Unibertsitateko Aditua: Zura eta Egiturak. Kalkulua eta Softwarea

Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hau Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuan Berezko Masterraren parte da.
  • Kredituak: 15 ECTS kreditu
  • Prezioa: 525 €

Bi irakasgai ditu: “Egituretarako Zura Kalkulatzeko Softwarea” eta “Kontrol Geometrikoa eta Zurezko Egituren Diseinu Sortzailea”.

Lehenengo irakasgaian, kalkuluan adituak diren irakasleen eskutik, azken belaunaldiko kalkulurako softwareak lantzen dira, egurrezko egiturei lotutako hainbat egoeratan.

Bigarren irakasgaiak aztergai du kontrol geometrikoa (CadWork), eta prozesu generatiboak azaltzen ditu egurrezko egituren diseinu, garapen eta exekuzioan.

Gainera, bisitaldiak egiten dira sektoreko enpresetara, eta adituen hitzaldiak eta kasu azterketak antolatzen dira.