Berezko Masterra: Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuan

Titulu mota
Graduondokoa: Berezko Masterra
Kreditu kopurua
60.0
Prezioa
2 100,00 euro

Aurkezpena

Hizkuntza: GAZTELANIA

Euskal gizarteak, tradizioz, lotura handia izan du mendiekin, basoekin eta zurarekin, zuhaitzen zainketa lanetatik hasita eraikinen edo itsasontzien eraikuntzaraino. Gure arbasoek zura ongi ezagutzen eta erabiltzen zuten; ezin dugu ahaztu, ordea, zura oraingo eta etorkizuneko material bat ere badela. Zuraren eraikuntza sistemak eboluzionatzen joan dira, arkitekturaren zenbait alderdiri erantzuteko; hala, gaur egun, nahastu egiten dira oso sistema sinpleak eta etorkizun jasangarriago baterantz doazen sistema guztiz sofistikatuak.

Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUrekin lankidetzan, gure zurezko produktuen kalitate eta berrikuntza maila gorenak lortu nahi ditu. Master honen helburua da berehalako premia horri erantzuteko ongi prestatuta egongo diren teknikariak prestatzea; material horren ezaugarrien ezagutzatik hasita, egitura berrien edo dauden egituren gaineko jardueren diseinura eta exekuziora. Askotariko merkatuak ari dira sortzen eraberritzeko gaitasuna duen material honen inguruan, eta eraikuntza jasangarrian ezinbestekoa da zura erabiltzea.

Zergatik ikasi

  • Zurezko eraikuntza sistema tradizionalen eta berrienen ezagutza barneratzen ditu.
  • Bakarra eta erreferentea izan nahi du EAEn, Eusko Jaurlaritzak zura sustatzearen alde egindako erronkaren barruan.
  • Irakasle gisa zuraren sektoreko erreferente prestigiotsuenak ditu.
  • Teoria, praktika, adituekiko harremanak, bisitak zentro teknologikoetara eta diseinu eta kalkulu tresna aurreratuenak konbinatzen dira.

Sartzeko profila

Zuraren diseinuaz, kalkuluaz eta eraikuntzaz gehiago jakin nahi duten pertsonei eskaintzen zaie, goraka ari den sektore honetan profesionalki aritzeko nahiak dituztenei.

Arkitekturako, Ingeniaritzako eta Zura eta Altzarigintzako tituluak dituztenentzat nagusiki.

Irteera profesionalak

Eraikuntzaren industria berria, arkitektura estudioak, kalkulu ingeniaritzak, eraikuntza eta aholkularitza enpresak, horietan guztietan behar dira material horren diseinuan, kalkuluan eta eraikuntzan ongi trebatutako langileak.

Praktikak

Master honek ez ditu praktikak eskaintzen erakunde edo enpresetan. Dena dela, hainbat bisita egingo dira sektoreko puntu-puntako enpresetara eta teknologia zentroetara.

Moduluka egiteko aukera

Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuan (60 ECTS) (BM)

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuan” Berezko Masterrak, 5 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (4 Unibertsitate Aditu Titulazio eta Berezko Master bat)

Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

  1. Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuan (BM) (60 ECTS):
    + Bertako Egurran eta Arkitekturan. Ekoizpena eta Aplikazioa (A)
    + Zura eta Egiturak. Kalkulua eta Softwarea (A)
    + Zurezko Egituren Diseinua eta Gauzatzea (A)
    + Diseinu-tailerra eta Banakako Proiektual (A)
  2. Bertako Egurran eta Arkitekturan. Ekoizpena eta Aplikazioa (A) (15 ECTS)
  3. Zura eta Egiturak. Kalkulua eta Softwarea (A) (15 ECTS)
  4. Zurezko Egituren Diseinua eta Gauzatzea  (A) (15 ECTS)
  5. Diseinu-tailerra eta Banakako Proiektua (A) (15 ECTS)
1=2+3+4+5

BM: Berezko Masterra
A:   Unibertsitateko Aditua