Definizioa eta helburuak

1) Definizioa: Sustainable Economics & Welfareren helburua, hain zuzen, zientzia- eta teknologia-gaitasunak indartzen lagunduko duten baldintza ekonomikoak aztertzea da; eta horretarako, ekonomia iraunkorrarekin lotura duten ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-helburuak, lurralde- eta gizarte-kohesioa, gizarte-ongizatea, energia berriztagarrien analisi ekonomikoa eta baliabideen kudeaketa iraunkorra uztartu beharko ditu.

2) Helburuak: Herritarren bizi-kalitatea indartzen lagunduko duten azterlan ekonomikoak sustatzea; betiere, garapen iraunkorrerako ereduen ikerketan aurrera eginda. Bestalde, biodibertsitatearen babesa eta ekosistemen zaintza bultzatzea, lurreko zein itsasoko baliabideen erabilera iraunkorra bermatzeko.

3) Lurraldearen monitorizazio adimendunerako metodologiak ere osatu nahi dira; gizarte-kohesioa eta -ongizatea, garapen iraunkorra eta pertsonen osasun-egoera aintzat hartuta