Definizioa eta helburuak

Global Change & Heritage Prestakuntza eta Ikerketa Unitatea 2011. urtean sortu zen, hiru ikerketa-talderen zeharkakotasun zientifikoan sakontzeko beste urrats bat bezala; hiru taldeek tradizio sendo eta guztiz egiaztatua dute (IBeA, OEIT eta HIG), eta proiektu bateratu batean elkartzen diren diziplina eta jakintza-arloetatik datoz.

"Aldaketa Globala"ren kontzeptua aldaketa klimatikoari, gizadiaren kultur eta natur "ondarea" konprometitzen duten ondorio negatiboei eta haiek zuzentzeko gai den garapen iraunkorrari lotutako begirada holistiko bat da.

"Ondarea" eta Paisaia (naturala eta gizakiarena den ikusmolde integratzailearekin) hiru ikerketa-egiturak elkartzea azaldu eta justifikatzen duten kontzeptuak dira, eta, gainera, helburu komunak planteatzen uzten digute.  Hala, batetik, kultura-ondareak eta ondare eraikiak, eta, bestetik, natura-, ur- eta lurralde-ondareak, baita haiengan eragiten duten ingurumen-inpaktuek ere, Ondarearen balio-katea eratzen dute haien osotasunean, eta, beraz, haien konplexutasuna atzematen utziko duen diziplinarteko ikerketa baten gai dira. Formulazio honen balio erantsia, hain zuzen, Ondarearen aldibereko gogoeta da (espazioa, denbora eta materialak), konplexu jarraitu, dinamiko,espazial eta denborazkoa balitz bezala, hainbat eskalatan.