Ikerketa-profila

Prestakuntza eta Ikerketa Unitatea eratzen duten hiru egiturak mantendu egin dira gaur egungo lankidetzara arte Ikerketaren eta Prestakuntzaren arloan, baina aldebiko moduan: batetik, IBeA eta OEIT (Eraikitako Ondarearen Zaharberritzea eta Kudeaketa Osoa masterrean parte hartzea eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako TECHNO-HERITAGE sare tematikoaren kide izatea) eta, bestetik, IBeA eta GHI (Ingurumen eta Toxikologia Kutsadura masterrean parte hartzea eta BERRILUR izeneko Etortek Proiektua duela zenbait urtetatik garatzen ari den partzuergoko kide izatea).

Hiru ikerketa-egiturek azken 5 urtean garatutako jarduerak, banaka nahiz aldebika, oso lotuta daude Euskampuserako definitu diren lehenespenezko arloetako batzuekin. Ekosistema Iraunkorreko eta Ingurumen Teknologietako Arloan zein Prozesu Berritzaileen eta Material Berrian Arloan ikerketa-proiektu, doktorego-tesi eta taldearen argitalpen zientifiko ia gehienak biltzen dira. Orobat, kontratupean egindako lanek/proiektuek ikerketa-proiektuetan egindako garapenen zati baten garrantzia azpimarratu dute, eta ezagutza-sorkuntzaren eta gizartearen onuraren arteko tartea jadanik txikitzen lagundu dute.

Global Change & Heritage Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak egitura horien arteko sinergiak indartu nahi ditu diziplina anitzeko zeharkakotasunetik abiatuta, Euskampus Proiektuaren oinarrietako bat gailenduz: Elkartzea, OEIT-IBeA-HGI elkartzetik Doktorego Programak eta Ikerketa-proiektuak partekatuz.

Gure konpromisoa gure ezagutza egituratzean oinarritzen da, eta "egiten jakite sektoriala" Aldaketa Global eta Ondarearen testuinguru dinamiko integratzailean, OEIT egiturak Kultur Ondare gisa ulertu duena, Ondare eraiki gisa, GHI Naturaren, uraren eta lurraldearen Ondare gisa, eta IBeA bi munduen gaineko ingurumen-inpaktuen ezaugarritze eta diagnostiko gisa. Hori da bilatzen den sinergiaren abiapuntua, "Ondareak bere osotasunean duen balio-katea", eta gure erronka bera, Prestakuntzan eta Ikerketan. Apustu hau ZTG ikuspegian txertatzen da: Zientzia, Teknologia, Gizartea, eta, gainera, iraunkortasunaren beharrezko betaurrekoetatik.

Era berean, partekatu beharreko metodologia bat dago. OEITk egiten duen boladako "balio-katearen" sekuentzia, hau da, modu laburtuan, Identifikazioa – Dokumentazioa – Balorazioa – Esku-hartzea – Gizarteratzea – Transferentzia, guztiz asumigarria da GHIk ibai-arroaren eskalan Natur Ondareaz interesatzen denean, edo IBeA Ondarearen materialen ezaugarritzeaz interesatzen denean, Natur zein Kultural Ondarea izan. Ikerketa-egitura bakoitzean kontuan hartu beharreko espazioaren esparrua (hiria, landa-gunea) eta denbora-esparrua (atzerantz, aurrerantz, -aldaketa klimatikoa-) aldatu egiten da, baina balio erantsia, hain zuzen, Ondarea (espazioa, denbora, materiala), hainbat eskalatan, multzo jarraitu dinamiko, espazial eta denborazko gisa hartzeko sinergiatik dator. Aldaketa Globalaren eta Ondarearen esparrua da.

Hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitatearen Global Change & Heritage Prestakuntza eta Ikerketa Unitateak "Gasteizko eta haren hinterlandeko kultur paisaia multisekularren kudeaketa"ri buruzko (Andre Maria Katedrala, Hirigune Historikoa, Salburuako Hezeguneak, Eraztun Berdea, Gardelegiko Zabortegia) proiektu bateratu bat burutzen ari da, guztia hartuz eremu ikertzaile bera balitz bezala, askotan bananezinak diren esparruak biltzen dituzten eredu sistemikoen konplexutasuna ulertzeko asmoarekin, ez soilik iragana eta oraina ulertzeko, baizik eta Kultur eta natur ondarearen etorkizuneko iraunkortasuna bermatzeko.