Ikerkuntzako egiturak

Global Change and Heritage Prestakuntza eta Ikerketa Unitatea Bikaintasuneko hiru Talde Finkatuk eratzen dute:

Ingurumeneko Kimika Analitikoa (IBeA)

Juan Manuel Madariaga Motaren zuzendaritzapean, Euskal Herriko Unibertsitatearen 15 Irakaslek, 5 Ikertzaile Doktore Kontratatuk gehi Prestakuntza aldian dauden 20 Ikertzailek eratzen dute. Eusko Jaurlaritzak A motako Talde Finkatu gisa aitortu du; haren helburua ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak egitea da, hiru gai-multzo handitan:

  1. Ingurumeneko Kimika Analitikoa
  2. Ingurumen Teknologiak eta Prozesu Kimikoen Kontrola
  3. Natur eta Kultur Ondarearen Materialen Ezaugarritzea, Diagnostikoa eta Kontserbazioa

Ikerketa-egitasmoen helburua hau da:

  1. Natur eta Kultur Ondarearenak diren material biogeokimikoak eta haien produktu antropikoak (inpaktatzaileak edo sortu dituzten degradazioak) ezaugarritzeko metodologia analitikoak garatu eta aplikatzea.
  2. ingurune naturaletan dauden kutsatzaileen jokamoldeari eta norakoari buruzko ezagutza handitzea, baita asimilazio-mekanismoak eta ekosistemetan eta habitatetan dituzten ondorioak ere (lurraldea bere kontzeptu zabalenean).
  3. inpaktatu den espazioa berreskuratzen utziko duten prozesu berritzaileak diseinatzea (ingurune naturalak, eraikitako ondarea), nola inpaktu zuzenaren iturriaren gain hala inpaktatu diren material biogeokimikoen gain jardunez.

Asmoa da beharrezko ezagutza kimikoa integratu edo/eta sortzea prozesu berritzaileak eta irtenbide zientifiko-teknologikoak emateko, batik bat ingurumen-arlokoak diren arazoei, gaur egun gizartea nozitzen ari den egiazko arazoak. Aldaketa Global terminoaz ezagutzen denaren inguruko etorkizuneko ikusmolde eta ikuspegi berriak txertatzea, oldarkorrak ez diren metodoak eta Teknologia Garbietakoak erabiliz, IBeA taldea duela hainbat urte garatuz doan eta garatzen jarraituko duen praktika bat dira.

Hainbat hondakin motetan dauden lehengaien bereizketa, birziklatzea eta balioan jartzea (hiri-, eraikuntza- eta industria-hondakinak) taldeak prozesu berritzaileak garatzen dituen arloetako batzuk dira. Laborategiko eta landako instrumentuak prestatu edo sortzea, zentzurik zabalenean Ondareari (natural edo kulturala) aplikagarriak zaizkion prozesu kimikoen kontrola eta automatizazioa egiten utziko dutenak, funtsezko elementuak dira Ingurumen Teknologia berriak garatzeko, ondorioak tratatzea baino gehiago (sendatze-ekintza), afekzioaren arrazoietan eragingo dutenak (prebentzio-ekintza).

Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldea (OEIT)

Agustin Azkarate Garay-Olaunen zuzendaritzapean, Euskal Herriko Unibertsitatearen 7 irakaslek, Ikertzaile Doktore kontratatu batek, gehi Prestakuntza aldian dauden 2 Ikertzailek eratzen dute, eta Eusko Jaurlaritzak aitortutako A motako Talde Finkatu bat da.

OEIT ikerketa-taldeko kide diren irakasleen graduondoko ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak sei gai-multzo handiren inguruan biltzen dira; guztiek Kultur Ondarearen Balio Kateak (KO) planteatzen dituen eskakizun guztiei eraginkortasunez erantzun nahi diete, bereziki, Eraikitako Ondarearenari, beste ezein aukerak baino hobeto laburbiltzen baitu "prozesu"aren ideia eta, ondorioz, hura osatzen duten etapa bakoitzaren egoeraren diagnosia egiten uzten du.  Haren ibilbidea elkarren artean estuki lotuta dauden jarduera-gradiente bati jarraituz egituratzen da; haietako bakoitzak ikerketa-ildo bat eratzen du gure taldearen barruan:

  1. Identifikazioa
  2. Dokumentazioa eta Erregistroa
  3. Balorazioa eta Esanahia
  4. Esku-hartzea eta Kontserbazioa
  5. Transmisioa: hedapena eta Gizarteratzea
  6. Transferentzia: Ondarearen balioa

Eraikitako Ondarearen kudeaketa zuzena egiteko lehen baldintza tutoretza-gai diren elementu guztiak identifikatzea da; horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik metodologia bat, hizkuntza bat eta interpretazio- eta balorazio-irizpide bateratu batzuk eraikitzea. Ondoren, beharrezkoa izango da dokumentazio eta erregistro protokolo uniformatu batzuk garatzea, ordezkaritza- eta kudeaketa-sistema estandarizatuekin. Balorazioa eta esanahia dira erakundea ondare-ondasun bihurtzen dutenak, erregistroa ondare bihurtuz, zentzu historiko, soziologiko eta ekonomikoa ematen zaionean. Jasotako Ondarearen belaunaldi arteko transmisioa bermatzen duten esku-hartzea eta kontserbazioa, baita haren zaintza eta iraunarazte materiala ere. Hedapena eta gizarteratzea egitasmo zientifiko ororen giltzarria dira, eta hedapen-tresnen bitartez gizarteko kide guztiei esperientzia fisikoa, ezagutza eta informaziorako sarbidea ematen diete. Inpaktua (Ondarearen Balioa) ondarearen dimentsio bikotasunaren aitortza (oroimena, eta, aldi berean, baliabidea) gizarteen garapen orekatu eta iraunkor baten bilaketara bideratutako plangintza-politika baten funtsezko ardatz bihurtu da, eta ondarean egiten den baliabideen inbertsioak duen zilegiztatze sozialaren oinarrietako bat.

Hidrogeologia, Geoteknia eta Ingurumena (HGI)

Iñaki Antigüedad Auzmendiren zuzendaritzapean, Euskal Herriko Unibertsitatearen 5 irakaslek, 2 Ikertzaile Doktore Kontratatuk gehi Prestakuntza aldian dauden 6 Ikertzailek osatzen dute.

HGI ikerketa-taldeko irakasleen graduondoko ikerketa-eta irakaskuntza-jarduerak lau gai-multzo handiren inguruan biltzen dira:

  1. Uraren Zikloaren dinamika sistema hidrologikoaren eskalan (azalekoa, lurpekoa).
  2. Ikuspegi ekosistemikoa Fluxua – Materia (jalkinak).
  3. Funtzio hidrologikoa eta Lurraldearen balioa gailentzea.
  4. Ura-Lurraldea-Klima Aldaketa Globalaren esparruan.

Hidro(geo)logia – Geoteknika – Ingurumen (HGI) Taldeak bi ikerketa-arlotan dihardu: Hidrologia, zentzurik zabalenean, lan-esparru nagusia dena, eta Geoteknia, eta bietan Ingurumen eta Lurraldearen zeharkako ikuspegiarekin.

Hidrologia-arloan Euskal Herriko azaleko sistemetan (arroak), lurpeko sistemetan (akuifero) eta sistema mistoetan (hezeguneak) dagoen fluxuaren dinamika interesatzen zaigu, kantitate-, kalitate- (kutsadura) eta bilakaera-terminotan. Esparru horietan 15 doktorego-tesi defenditu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, eta proiektu estrategikoen arloan 6 daude jadanik abian. Azkenaldian, balio erantsi bat eman diogu gure ikerketa hidrologikoari, hainbat alderditan: arroetako fluxu-materia erlazioaren ikuspegi ekosistemikoa (kontuan hartuz jalkipenen funtzioa Arriskuen Analisian), Lurraldea balioztatzeko interesa (naturaren Ondare gisa) eta haren okupazio-formak, erantzun hidrologikoaren baldintzatzaile gisa, eta, azkenik, Aldaketa Globalaren testuinguruan alderdi horiek modu bateratuan hartzea, Aldaketa Klimatikotik harago, eta guk Ura-Lurralde-Klima zeharkakotasunetik aztertzen duguna. Izan ere, proiektu eta kontratu berrienen zati batek helburu hori du.

Geoteknia arloan, Mendigune Harritsuen ezaugarritze geomekanikoa eta ezponden egonkortasunaren analisia interesatzen zaizkigu. 2 tesi defenditu dira, ikerketa ohikoa ez den esparru batean. Ikerketa bideratzen ahalegintzen gara, Aldaketa Globaletik eratorritako Lurraldean dauden inpaktuetarantz.