Definizioa eta helburuak

Euskal Herriko Unibertsitaren "Psikologia eta Gizartea, XXI. mendean" Prestakuntza eta Ikerketa Unitatearen (aurrerantzean, PGXXIPIU) azterlan-eremuak, hain justu, gizarte-arazoak dira, psikologia- eta gizarte-ikuspegitik; zehazki, immigrazioaren azterlana, indarkeria eta trauma, osasun fisikoa eta buru-osasuna eta banakoaren eta gizartearen ongizatea, bizitza-ziklo osoan, nola komunitatean zein hezkuntzan, hala erakundeetan (osasun-erakundeak barne).

PGXXIPIU hau, hain zuzen, diziplina-artekotzat jotzen da, eta gizarte-arazoen, osasunaren eta komunitate, eskola, osasun-instituzio eta erakundeen ongizatearen prozesu psikosozialen azterlanean oinarritzen da.

Kulturan, niaren eta gizarte-munduaren gaineko gizarte-sinesmenetan, emozioak erregulatzeko prozesuetan eta horien banakako ezaugarrietan (nortasun-bereizgarriak, sinesmenak eta balioak) eta jokaera-alderdietan (osasun-jokaerak, arrisku-jokaerak, gizalegezko jokaerak eta jokaera antisozialak, lankidetza eta erasoa) lortu nahi diren helburu eta xedeak edo balioak dira, hain zuzen, kontzeptu-eremu komuna osatzen dutenak. Eremu horri esker, elkarrekin lankidetzan jardun dezakete psikologoek, soziologoek eta hezitzaileek.

Prestakuntzaren alderdiari berari dagokionean, berriz, hauek dira PGXXIPIU honen jardunbide-ildo nagusiak: gizarte- eta jokaera-arazoak: indarkeria eta generoa; osasun fisikoaren eta buru-osasunaren faktore psikosozialak; sinesmenak, balioak eta ongizatea; eta familiaren eta eskolaren transmisioa.

PGXXIPIU honen jardueren garapen-esparrua, beraz, bizi-kalitatea da, eta batez ere, bizitza-ziklo osoan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko saialdia, zahartzaro osasuntsuan eragina izango duena.