Sarrera Orrialdea
Eduki publikatzailea
BERRIAK
Cine Invisible Film Sozialak Nazioarteko Jaialdia lehen aldiz Unamuno Ikastetxe Nagusian
Lehenengo argitaratze data: 2026/03/30
Bilboko Cine Invisible Film Sozialak Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioa (2025) Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian ere ospatu zen lehen aldiz, urriaren 13tik 17ra bitarteko astean.
Bost eguneko proiekzioen bidez, Ikastetxe Nagusia zinema sozialerako gune ireki bihurtu zen, eta bertan parte hartu zuten bai ikastetxeko ikasleek bai auzoko bizilagunek. Saio horietan hainbat lan ikus-entzunezko eskaini ziren, gizarte-gaiei eta gaur egungo gizarteak dituen erronkei buruzkoak.
Cine Invisible Film Sozialak jaialdia 2009az geroztik antolatzen da, eta zinema tresna gisa erabiltzen du sendatzeko eta eraldatzeko. Urte hauetan zehar, askotariko istorioak bildu ditu, errealitate desberdinak ikusgarri egiteko eta gizarte gisa aurrean ditugun erronkei buruz hausnartzeko.
Jaialdia Ikastetxe Nagusian ospatzeak indartu egiten du bere izaera kultur gune ireki gisa, bai unibertsitateko komunitatearentzat bai auzoarentzat, zinema eta gizarte-hausnarketa bitartez topagune berriak sortuz.