Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Euskararen Astea

Irudia

Euskararen Nazioarteko Egune ospatzeko Eskolak eta Arabako Campusak zenbait ekintza antolatu ditu.

Anima zaitezte eta parte hartu!!

  • Gure Eskolan:

“Euskaraz Irakurri” txokoaren aurkezpena

  • Noiz: Abenduaren 3an goizeko 10:00etan
  • Non: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Kafetegian
  • Zer: Euskaraz Irakurri txokoaren inaugurazioa
  • Txoko honetan euskaraz idatzitako aldizkari eta egunkariak jarriko ditugu, guztiok irakur ditzagun: Alea, Berria, Elhuyar, Ekaia, Gaztezulo…

Jarraian, Eskolako langile eta ikasleak elkarrekin Campuseko Pabiloira joango gara txokolatea eta bizkotxoak hartzera. (Norbait eskusoinua, txistua edo beste instrumentoren bat ekarri nahiko balu kalejira egingo genuke pabiloiraino, horrela bada idatzi mesedez: estibaliz.apinaniz@ehu.eus eta antolatuko dugu).

Anima zaitezte!!!

  • Arabako Campusean:

Azaroak 30 

  • 13:00 - 13:45. Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan hitzaldia: Osasun sisteman euskaraz lan egiten duten profesionalen sarea. Adrian Zelaia (Aintzat Taldea). 
  • Azaroak 30, abenduak 2 eta 3. Hezkuntza eta Kirola Fakultatean (Hezkuntza ataleko ikasgelatan) euskararen erabilera eragiteko ikasleentzako sentsibilizazio saioak egingo dira. 
  • Azaroak 30 - abenduak 3. Euskaraz egindako ikerketa lanen posterren erakustaldia egingo da Farmazia Fakultatearen atarian.  

 

Abenduak 1 

  • 12:30 – 13:15. Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan hitzaldia: “Euskara beste hizkuntza minorizatuentzako eredu”. Txema Abarrategi Garaigordobil (Garabideko kidea). 
  • 13:15 – 14:00. Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan hitzaldia: “Euskarak hizkuntza hegemonikoekin daukan orotariko mendekotasunari aurre egiteko estrategiak: arloetako profesionalak eta euskalgintza (mahai ingurua)”. Xabat Galletebeitia Abaroa (Bertsolaria eta Farmazialaria), Txema Abarrategi Garaigordobil (Garabideko kidea), Arabako Campuseko Euskara Taldeko kidea. 

 

Abenduak 3, Euskararen Eguna: 

  • 8:45 – 10:00.  Kalejira Arabako Campusean zehar. 
  • 10:00 – 12:00. Txokolatea bizkotxoarekin campuseko Pabilioiko jantokian banatuko da. Etorri dastatzera!