Mugikortasunak eskatzeko epea zabalik 2022ko azaroaren 14tik abenduaren 5era
Lehenengo argitaratze data: 2022/11/15

Astelehenean, azaroaren 14an Kanpo Unibertsitateetan Mugikortasunak egin ahal izateko deialdia, GAURen, irekiko da, abenduaren 5era arte.
Erantsita aurkituko duzue azaroaren 8an egindako bileran eman genuen laburpen-dokumentua (ondo irakurri).
Webgune hauetan mugikortasun-programei buruzko informazioa aurkitu dezakezue:
https://www.ehu.eus/eu/web/vitoria-gasteizko-ingeniaritza-eskola/outgoing
https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/home
Nazioarteko harremanetako errektoreordetzak egindako aurkezpenak
Bestetik, bileran esan genuen moduan, hizkuntza-ziurtagiriak oso garrantzitsuak dira mugikortasun programetan parte hartzeko. UPV/EHUk urtero APTIS (British Council) eta Cambridge (FCE eta CAE) elkarteen lankidetzaren bidez egiten ditu azterketak. Ziurtatu zein diren helburuko unibertsitatearen hizkuntza-eskakizunak azterketa jakin bat aukeratu aurretik.
Ohar garrantzitsuak:
- SICUE (mugikortasuna Espainian) otsailean eskatu behar da, oraingo mugikortasun deialdian plaza ematen badizuete ezin duzue parte hartu SICUE deialdian.
- Gogoratu BEHIN BETIKO helmugako unibertsitateak GAUR-en daudenak dira, eskolako Web orrialdean datozenak ORIENTATIBOAK dira.
- Begiratu ondo aukeratuko duzuen unibertsitatean datorren urtean egin nahi dituzuen irakasgaiak eskaintzan dituen. Konbalidatu nahi duzuen irakasgaia derrigorrezkoa bada kanpo unibertsitatean egin behar duzuena %70eko antzekotasuna izan beharko du. Hautazkoa bada, berriz, edozein aukeratu ahalko duzue (ingeniaritzakoa, noski!)
- Begiratu ondo Hizkuntza-eskakizunak.
- Diru-laguntzak Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzako web orrialdean argitaratuko dira. Adi egon!
Laster arte