Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia Jardunaldia

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako zuzendaritzatik Geomatika eta Topografia Ingeniaritza ezagutzera emateko jardunaldi baten berri eman nahi dizuegu

Jardunaldia datorren urriak 4ean burutuko da arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta bereziki batxilergo zein lanbide hezkuntza zikloko ikasle zein gurasoei zuzendua dago, helburu nagusia Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako lanbidearen berri ematea izango duelarik.

Honatx ekitaldiaren programa

17:00-17:10: Aurkezpena
17:10-17:40: Geomatika eta Topografia Ingeniaritzaren lanbidea.
17: 40-18:30: Geomatika eta Topografia Ingeniariaren lanbide-jarduera ezberdinen aurkezpen-foroa sektorean lan egiten duen langile talde baten eskutik.