Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Gasteizko Ingeniaritzako  Eskola

Ekitaldiak

null

MAPATOI birtuala "Médicos Sin Fronteras" ( Nazioartekoa)

Noiz eta non

2020/11/18

Mapatoia

Deskribapena

Behar zaitugu! Eman ezazu izena 2020ko azaroaren 18an birtualki egingo den mapatoian! Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait kidek “Medicos Sin Fronteras” GKEaren Mapatoia gainbegiratuko dute beste unibertsitate batzuetako kideekin batera.

Sustapen-bideorako esteka

Mapatoia kolektiboki eta hainbat modalitatetan mapatzeko ekitaldia da, egungo hutsune kartografikoak betetzeko. Bi orduz, bakoitza bere etxeko ordenagailutik, krisialdia jasateko arrisku handiena duten garapen bidean dauden herrialdeetako eremuak dokumentatzen saiatuko gara. Mapa horiek “Medicos Sin Fronteras”ek erabiliko dituzte krisi humanitarioen edo hondamendi naturalen biktimengana iristeko, haien beharrak ebaluatzeko eta kolera bezalako gaixotasunen hedapena arakatzeko, adibidez.


Aldez aurretik erregistratu behar da msf.es/mapaton helbidean