Breadcrumb

Fotocopiadora para uso del alumnado

Autozerbitzuko funtzio anitzeko ekipamendua

Irudia

Kalkulu Gunean kokatua (1. solairua)

 

Autozerbitzurako fotokopiagailuen erabilera gida

 

Zertarako dira autozerbitzurako erabilera anitzeko ekipoak?

  • Inprimatzeko: ikastegietako ekipoak informatika geletako ordenagailuetara konektatuta daude, ordenagailu horietatik inprimatu ahal izateko.
  •  Fotokopiak egiteko: erabiltzaileek fotokopiak egin ditzakete ekipo horietan.

 

Nola funtzionatzen dute autozerbitzurako erabilera anitzeko ekipoek?

  •  Fotokopiak egiteko: nahikoa da diru nahikoa duen aurreordainketako txartela irakurgailuan sartzea.
  •  Dokumentuak inprimatzeko: ekipora konektatuta dauden informatika geletako ordenagailuetatik dokumentuak inprimatzera bidaltzen direnean, inprimatzeko aukerak aukeratzerakoan, erabiltzaileak inprimatu nahi duen lana kodetuta geratuko eta lan hori inprimagailutik ateratzeko kode bat ere esleituko da. Kasu honetan ere, ordainketa aurreordainketako txartelarekin egingo da. Erabiltzaileak nahi duenean inprimatu ahal izango du bere lana ilaratik, baina betiere hura bidali eta hurrengo 24 orduen barruan. Tarte horretan lana inprimatu ezean, ekipoak ilaratik ezabatuko du automatikoki.

 

Non erosi eta kargatu daitezke aurreordainketako txartelak?

  •  Farmazia Fakultateko eta Irakasleen Unibertsitate Eskolako erreprografia zerbitzuetan.
  • Prezioa: euro 1 (BEZa barne). Berriz kargatzeko txartelak dira; hortaz, behin baino ez dira ordaindu behar.
  • 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko txartelek ez dute balio; gailuekin bateragarriak diren txartel berriak erosi behar dira. Lehengo txarteletako saldoa berreskuratzeko, erabiltzaileak Farmazia Fakultateko edo Irakasleen Unibertsitate Eskolako erreprografia zerbitzuetara jo dezake; zerbitzu horietan saldoa txartel berri batera pastuko diote. Lehengo txartelen saldo irakurgailua hiru hilabetez mantenduko da.

 

Zein prezio dute kopiek ikasleentzat?

  •  Zuri-beltzeko kopia (autozerbitzua): 0,04€
  •  Koloretako kopia (autozerbitzua): 0,20€

 

Zein prezio dute kopiek unibertsitateko langileentzat?

  •  Zuri-beltzeko kopia (autozerbitzua): 0,03€
  •  Koloretako kopia (autozerbitzua): 0,18€

 

Autozerbitzurako ekipoetan lan bat inprimatzerakoan edo fotokopiatzerakoan arazorik izanez gero, nora jo dezaket?

Hiru aukera dituzu:

  • Farmazia Fakultateko edo Irakasleen Unibertsitate Eskolako erreprografia zerbitzuetara joatea;
  • honako posta elektroniko honetara idaztea: magis.ricoh@gmail.com; edo
  • honako telefono zenbaki honetara deitzea: 945 014168.

 

Zein da txartela kargatzeko gutxieneko zenbatekoa?

Ez dago gutxieneko zenbatekorik baina gomendagarria da, gutxienez, 50 kopia egiteko bestekoa izatea.


Gehienezko zenbatekorik ba al dago?

Gehienez ere, 9.999 kopia egiteko bestekoa izan daiteke.


Koloretako kopiak egin al ditzaket?

Bai. Txartelaren saldotik zuri-beltzeko kopia batek balio duena kendu beharrean, koloretako kopia batek balio duena kenduko da. Ikasleentzat, koloretako kopia batek zuri beltzeko bost kopiaren beste balioko du (0,20€) eta unibertsitateko langileentzat, sei kopiaren beste (0,18€).