Breadcrumb

Kimika laborategiak

Kimika laborategiak

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailak laborategi espezializatuak ditu, eta Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduan emandako eduki teorikoei hertsiki lotutako praktikak egiten dituzte laborategi horietan, bai eta ikerketa proiektuak ere.

Instalazioek honako hauek dituzte: erauzte kanpaiak, bainu termostatikoak, sonikazio ekipoak, labeak, balantzak, muflak, lehorgailuak, irabiagailu mekanikoak eta magnetikoak, vortexa, plaka bero-emaileak, lurrungailu birakariak, pH-metroak eta konduktimetroak, etab.

Antolatu, ordenatu eta garbitzeko 5Sen metodoa ezarrita dago Oinarri Kimikoetarako, Ingeniaritza Kimikorako eta Prozesu Kimikoen Kontrolerako laborategietan.

Sailak honako laborategi hauek ditu:

Eduki publikatzailea

Ikerketa eta Proiektuetarako II. Laborategia

Ikerketa eta Proiektuetarako II. Laborategian garatzen duten ikerketa ildoa zenbait prozesu bioteknologikorekin lotuta dago, hala nola metalen bioiragazketa eta biolixibiazioarekin, azken hori bi aplikazio hauetara bideratuta: metalezko piezen mikromekanizatua eta aparatu elektrikoen eta elektronikoen hondakinetan dauden metalen lixibiazioa.

GRALa ildo horretan egiten ari diren ikasleek saiakuntzak egiten dituzte honako hauei dagokienez: prozesuan eragiten duten parametroen azterketa, eragiketa baldintzen optimizazioa, teknologia zenbait hondakin motara aplikatzea, etab.

Bioiragazketarako instalazio pilotuak muntatzeko behar den materiala dauka, eta askotariko tresna analitiko eta instrumentalekin dago hornituta:

  • Gasen mikro kromatografoa (490 Micro GC Agilent Technologies)
  • Inkubagailuak, agitazio orbitalarekin
  • Autoklabea (Micro 8, Selecta)
  • Zentrifugagailua (Meditronic, Selecta)
  • Espektrofotometro ikusgaia (6320D, JENWAY)
Irudia