Breadcrumb

Kimika laborategiak

Kimika laborategiak

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailak laborategi espezializatuak ditu, eta Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduan emandako eduki teorikoei hertsiki lotutako praktikak egiten dituzte laborategi horietan, bai eta ikerketa proiektuak ere.

Instalazioek honako hauek dituzte: erauzte kanpaiak, bainu termostatikoak, sonikazio ekipoak, labeak, balantzak, muflak, lehorgailuak, irabiagailu mekanikoak eta magnetikoak, vortexa, plaka bero-emaileak, lurrungailu birakariak, pH-metroak eta konduktimetroak, etab.

Antolatu, ordenatu eta garbitzeko 5Sen metodoa ezarrita dago Oinarri Kimikoetarako, Ingeniaritza Kimikorako eta Prozesu Kimikoen Kontrolerako laborategietan.

Sailak honako laborategi hauek ditu:

Eduki publikatzailea

Ingeniaritza Kimikorako Laborategia

Laborategi honetan, Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I eta II irakasgaiak ematen dituzte. Gai guztiz esperimentalak dira, zeinetan praktikan jartzen baitituzte Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduaren hirugarren mailan eskuratutako ezagutzak.  

Egindako praktikak zuzenean lotuta daude Ingeniaritza Kimikoaren alderdiekin, hala nola materiaren transferentziarekin (destilazioa, erauzketa, etab.), mugimendu kantitatearen transferentziarekin (jalkitzea, iragazketa, etab.), beroaren transmisioarekin (bero trukagailuak, solidoen lehorketa), solidoen manipulazioarekin (baheketa) edo uren tratamenduarekin (jar test).

Irudia