Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zientziateka, hitzaldia eta mahai-ingurua Xabier Lopezekin: ‘Proteinekin dantzan, edo Nobel saria nola prestatu zen'.

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/22

Irudia

Martin Karplusek, Michael Levittek eta Arieh Warshelek irabazi dute 2013ko Kimikako Nobel Saria, sistema kimiko konplexuak tratatzeko modelo konputazionalak garatzeko burutu dituzten lanengatik. Lege matematiko unibertsal gutxi batzuetatik abiatuta naturaren itxurazko konplexutasuna deskribatzeko Newtonen amets zaharretik hurbilago daude ikertzaile horiei esker. Fisika newtondarrak eta fisika kuantikoak ekartzen dizkiguten tresnekin, biologia ordenagailuen bitartez simulatzea posible den garai berri baten hasieran gaude. Iraultza hori dagoeneko lagungarria izan da sendagaiak diseinatzeko eta kimika eta biokimika arazo matematiko gisa planteatzeko orduan. Hurrengo Zientziatekan teoria horien oinarriak zein diren, kimikaren inguruko gure ikuspuntua nola aldatu duten eta horrek guztiak Nobel Saria zergatik merezi duen ikusiko dugu.

Xabier Lopezek, EHUko Kimika Fisikoko irakaslea, 'Proteinekin dantzan, edo Nobela nola prestatu zen' izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du AlhondigaBilbaon, urtarrilaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok zientzia arloko gai interesgarriak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

  • Hizlaria: Xabier Lopez, EHUko Kimika Fisikoko irakaslea.
  • Eguna: urtarrilak 22, asteazkena
  • Ordua: 19.00
  • Tokia: AlhondigaBilbaoko Bastida aretoa (-2 solairua)
     

Kulturaren Zientifikoko Katedraren azken berriak ezagutu daitezke haren blogean eta Facebookeko orrian.