Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"PIE Zabalduz", Itsasoko ikerkuntzari buruzko hitzaldi zikloaren bigarren saioa

Lehenengo argitaratze data: 2014/02/05

Asteazkenean, otsailak 5, 18:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioak (PIE) eta Kultura Zientifikoko Katedrak elkarrekin antolatutako "Ozeanoa eta osasuna: zer da hau?" hitzaldi zikloaren bigarren saioa burutuko da. Ziklo hau, "PIE Zabalduz" ekimenaren barnean kokatzen da.

Iñaki Sáiz Salinas, UPV/EHUko Zoologia katedradunak aurkeztuko dien saio honetan, lehenengo hitzaldia Harkaitz Eguiraun doktoregaiak eskainiko du, eta bere doktore-tesiaren funtsezko lerroak aurkeztuko ditu 'Jokabide eta igeriketa ereduak, uraren kalitate eta arrainen ongizatearen monitorizazio ez inbaditzailerako oinarri: zer da hau?' izenburua duen hitzaldian. Euskaraz izango da.
 
Jarraian, Mikel Becerroren txanda izango da (IPNA-CSIC; PIE-UPV/EHU). Haren hitzaldiaren izenburua 'La biodiversidad marina desde la perspectiva del siglo XXI; ¿qué es esto?' izango da ("Itsas biodibertsitatea XXI. mendeko ikuspegitik; zer da hau?"). Itsasoko biodibertsitatearen puntu beroak deritzenak sailkatzeko orduan ikuspegi berri bat aurkeztuko du. Ikuspegi horrek ekosisteman daudenespezieen oinarrizko alderdiak gehiago hartzen ditu kontuan espezieen ugaritasunaren ordez.
 
Hizketaldien ostean, galderen txanda izango da. Sarrera doan izango da, tokiak bete arte.

ZIKLOKO HURRENGO SAIOAK

Otsailak 5, asteazkena

UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
Aurkezlea: Iñaki Saiz Salinas (UPV/EHU).
18:30-19:00 'Jokabide eta igeriketa ereduak, uraren kalitate eta arrainen ongizatearen monitorizazio ez inbaditzailerakooinarri: zer da hau?' Harkaitz Eguiraun (UPV/EHU).
19:00-20:00 "Itsas biodibertsitatea XXI. mendeko ikuspuntutik; zer da hau?" Mikel Becerro (IPNA-CISC; PIE-UPV/EHU).

Martxoak 6, osteguna

UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Arriaga Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
Aurkezlea: Jon Sáenz (PIE-UPV/EHU).
18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
19:00-20:00 'Ozeanoen oszilazioak; zer dira eta zein eragin dute guregan?' Carlos García Soto (IEO Santander; PIE-UPV/EHU).

Apirilak 9, asteazkena

UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
Aurkezlea: Miren P. Cajaraville (PIE-UPV/EHU).
18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
19:00-20:00 'Moluskuen gaixotasunak; zer dira eta zein eragin dute guregan?' Antonio Villalba (CIMA, Arousa).

Ekainak 4, asteazkena

UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
Aurkezlea: Maren Ortiz Zarragoitia (PIE-UPV/EHU).
18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
19:00-20:00 'Etengailu endokrinoak; zer dira eta non daude?' José María Navas (INIA, Madrid).

Ekainak 26, osteguna

Plentziako Itsas Estazioa, PIE-UPV/EHU (Plentzia).
Aurkezlea: Ibon Cancio (PIE-UPV/EHU).
18:30-19:00 'EHUko Kultura Zientifikoko Katedra' Juan Ignacio Pérez (CCC/KZK, UPV/EHU).
19:00-20:00 'Sendagai berrien itsas biobilaketa; zer da hau?', Simon Munt (Pharmamar, Madrid).