Breadcrumb

Eduki publikatzailea

David Oliver, Ibon Gantxegi eta Mariana Mosquera, Biologiako VII. Olinpiadako irabazleak

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/04

Irudia

Loiuko Urdaneta ikastetxeko David Oliver Gutiérrez, Getxoko Azkorri ikastetxeko Ibon Gantxegi Fernández eta Bilboko Madre de Dios ikastetxeko Mariana Mosquera Fernández izan dira UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu den Biologiako IX. Olinpiadaren lurralde mailako irabazleak.

Edizio honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hamalau ikastetxetatik etorritako Batxilergoko 62 ikaslek hartu dute parte. Ikasleek bi froga egin behar izan dituzte; lehenengo teorikoa izan da eta bigarrena, berriz, praktikoa. Lehenengoan, batxilergoan ematen diren Biologiako gaiei loturiko galdera batzuk erantzun behar izan dituzte, eta proba praktikoan, berriz, hainbat organismo identifikatu behar izan dituzte zenbait irudien gainean eta bestetik krustazeo bat disekzionatu eta egitura desberdinak identifikatu behar izan dituzte.

Olinpiadaren lurralde mailako hiru irabazleek Martxoaren 26 eta 29 bitartean Zaragozan jokatuko den Espainiako VII. Biologiako Olinpiadan parte hartzeko sailkatu dira. Ondoren, estatu mailako onenek, Uztailean Bali-n (Indonesia) jokatuko den Nazioarteko XXV. Biologiako Olinpiadan parte hartzeko aukera izango dute edota Mexikon Irailean jokatuko den Iberoamerikako VIII. Biologiako Olinpiadan parte hartzeko aukera izango dute.