Eduki publikatzailea

Urpeko Hackatoia

Irudia

Urpeko Hackatoia

Itsaspeko robotek ezinbesteko zeregina izan dezakete itsas energia berriztagarrien hedapenean aplikazio ezberdinekin:

 Itsas energia berriztagarrien parkeen plangintzan:

1.- Itsas hondoaren karakterizazioa, proiektuaren diseinu-fasean. Arroka zulaketetan aingura-guneak hautatzeko

Parkeen mantentze-lanetan:​

2.- Urpeko egituren aldizkako ikuskapena, haien osotasuna egiaztatzeko. Hondo sedimentarioaren berrikuspena aparteko klima-gertakarien ondoren (uholdeak, ekaitz handiak).​

3.- Urpeko egituretatik biofouling-a kentzea

Horretarako, hainbat erronka daude oraindik gainditzeko. Horietako batzuk jorratzen ari dira URPEKARI proiektuan.

Itsaspeko Hackaton-ak itsas energia berriztagarrien sektoreko ikerketa-proiektuen atzean dagoen zientziaren zati bat etorkizuneko profesionalengana hurbiltzea du helburu ingurune ludiko batean.

Izena ematea

Web helbidea: Urpeko Hackatoia