Fakultateko Ikerkuntza Jardunaldiak

Zientzia eta Teknologia Fakultateko II. Ikerkuntza Jardunaldiak

2010.eko martxoaren 15, 16 eta 17an

Irudia

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Lehenengo Ikerketa Jardunaldiek izan zuten harrera bikaina kontutan izanik, aurtengo kurtsoan bigarren ekitaldia egin dugu martxoaren 15, 16 eta 17 egunetan. Oraingo honetan lehenengo aldiz karrerako azkeneko ikasturteetako ikasleentzat Enpresen aurkezpenen V jardunaldiak aldi berean izan dira.

Hortaz lortutako xedea bikoitza izan da, alde batetik ikasleei zein ikertzaileei talde ezberdinek aurrera eraman duten ikerketen azkeneko nobedadeak erakutsi zaizkielako eta bestalde gure lana zein arlotan burutzen den zuzenean jakiteko interesa duten enpresa eta produkzio arloko arduradunei gure ikerketa ildoak ezagutzera eman dizkiegulako, eta hau etorkizunean elkarrekin lan egin ahal izateko pauso bat da.

Ekimenak arrakasta handia izan du eta 82 Fakultateko Ikerketa Taldek SGIker Ikerketa Zerbitzu Orokorrekin eta Biofisikako Unitatearekin batera deiladiari erantzun diote. Adierazgarria da Zientzia eta Teknologia Fakultateko 2. Ikerketa Jardunaldietan aurkeztutako poster kopuru handia, honek ikastegiko jarduera zientifikoen aniztasuna adierazten du eta ikasleen artean sortu duten interesa azpimarragarria. Bestalde, Jardunaldi hauetan Salvador Ferrer doktoreak, Espainiako ALBA sinkrotoiaren zuzendari zientifikoko ikertzaile ospetsuak, hartu zuen parte "Luz sincrotón: Una herramienta extraordinaria para la ciencia" hitzaldiarekin. Horrez gain, enpresen alorretik Koldo Saratxaga, enpresa kudeaketarako aholkulariak, izan genuen "Un nuevo estilo de relaciones. Para el cambio organizacional pendiente" hitzaldiarekin.

Uste dugu Zientzia eta Teknologia Fakultateko II Ikerketa Jardunaldi hauetan geneukan xedea lortu dugula eta horrek ikerkuntza oinarritzat duen etorkizunerako ekintzak sustatzen jarraitzeko aukera ematen digu, gure ikastegiko ezaugarrietako bat. Dekanotza taldeak oraingoan ere Fakultateko langileen parte-hartze kartsua eskertu nahi du, izandako arrakasta lortzeko ezinbestekoa izan baita.

Esther Domínguez
Dekanoa

Programa

Martxoaren 15a, astelehena

Posterren erakusketa jardunaldi osoan zehar.

  • 09:30 - 10:30 Ikerkuntzarako Errektoreordeak Jardunaldiei hasiera emango die Fakultateko Paraninfoan
    • Irekiera-ekitaldian Koldo Saratxagak, enpresa kudeaketa aholkularia, hitzaldi bat emango du. Izenburua: Un Nuevo Estilo de Relaciones. Para el cambio organizacional pendiente
  • 10:30 - 12:00 Kafea Gran Salle-n eta Posterrak ikusteko bisita gidatua
  • 12:00 - 13:00 Biologia eta Biokimika esparruko enpresen aurkezpena

Martxoaren 16a, asteartea

Posterren erakusketa jardunaldi osoan zehar.

  • 09:30 - 10:30 Fisika, Ingeniaritza Elektronikoa eta Matematika esparruko enpresen aurkezpena
  • 10:30 - 12:00 Kafea Gran Salle-n eta posterrak ikusteko bisita gidatua
  • 12:00 - 13:00 Salvador Ferrer doktoreak, ALBA Espainako Sinkrotroneko Zientzi-Zuzendariak, hitzaldi bat emango du Fakultateko Paraninfoan. Izenburua: Sinkrotron argia: tresna izugarria Zientziarako

Martxoaren 17a, asteazkena

Posterren erakusketa jardunaldi osoan zehar.

  • 09:30 - 10:30 Geologia, Kimika eta Ingeniaritza Kimika esparruko enpresen aurkezpena
  • 10:30 - 12:00 Kafea Gran Salle-n eta posterrak ikusteko bisita gidatua