home_cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Fakultateko Ikerkuntza Jardunaldiak

Zientzia eta Teknologia Fakultateko IV. Ikerkuntza Jardunaldiak

2014ko Otsailaren 12 eta 13an

Atsegintasunez iragartzen dizuet otsailaren 12an eta 13an Zientzia eta Teknologia Fakultateko IV. Ikerkuntza Jardunaldiak ospatuko direla .

Jardunaldiak asteazkena, otsailak 12,  burutuko dira Paraninfoan. Hasiera ekitaldia goizeko 10:00tan emango da Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako Zuzendaria den Miren Begoñe Urrutia eta Ikerkuntzaren Errektoreordea den Fernando Plazaolaren agerpenarekin. Egun berean,  10:15etan Pediatria Katedradun  Pablo Sanjurjo Doktorea, Gurutzetako Ospitalean Metabolopatia Unitateko Zuzendaria denak  emango du Inaugurazioko hitzaldia. Hitzaldiaren izenburua:  "Gaixotasun metaboliko  arraroak, zientzia beraren osotasunaren erronka".

Beranduago, 11:30etatik 12ak arte kafea hartzeko aukera  egongo da eta ondoren  Fakultateko Grande Sallen posterrak ikusteko  bisitaldi gidatua. Azkenik, 12:00ak aldera esleitutako gelatan ahozko aurkezpenak burutuko dira hurrengo arloen inguruan: 1) Biozientziak, 2) Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa, 3) Matematika, 4) Geologia,  5) Kimika eta Ingeniaritza Kimikoa.

Ostegunean, otsailak 13, 11:30etatik 12:00ak arte Grande Sallen kafea hartzeko parada egongo da eta gero, posterren bisita gidatua. 12:00etatik 13:30ak arte Master eta Doktoretza  Ikasketen eskaintzaren aurkezpena egingo da Paraninfoan, Doktoretza eta Master Eskolako Zuzendaria den Gabriela Chotro eta Master eta Doktoretza programen arduradunen partaidetzarekin.

Ikus dezakezuen bezala, interes handiko jardunaldiak dira Ikasleentzako. Horregatik, ikasleak aurrez aipatutako ekintzen agerpenarekin partaidetza bultzatzea eskatzen dizuegu.

Esther Domínguez
Dekanoa

Jardunaldien bideoa