Breadcrumb

w_master eguna erasmus mundu

Erasmus Mundus Master Day

Gradua amaitzean nazioarteko master bat ikasi nahi duzu? Nazioarteko bikaintasun akademikoaren aintzatespena duen master bat, giro eleanitz eta kulturaniztunean? Aukera emango dizuna Europako hainbat unibertsitatetan ikasteko eta zure MAL proiektua nazioarteko erakundeetan egiteko?

Fakultateak 4 Erasmus Mundus Master eskaintzen ditu, matrikula, bidaia eta egonaldirako laguntza osoekin. Laguntzak eskatzeko eta Erasmus Mundus master batean onartua izateko epea zabalik dago eta zure eskaeraren zain gaude. Gerturatu azaroaren 23an 11:45etan Fakultateko 1.2 gelara, Erasmus Mundus master programei buruzko Informazio Saiora. Programa bakoitzari buruzko informazioa masterren koordinatzaileen eskutik jasoko duzu, eta nahi dituzun kontsultak eta galderak egin ahal izango dituzu.

 

Itxaroten zaitugu!