XSLaren edukia

Landa Lanari Aplikatutako Teknikak

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2021/22
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala46
Ordenagailuko p.812
Landa p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak

M06001. Natur baliabideen kudeaketa eta kontserbazio sistema eta teknika inguruko ezagumendua lortzea

M06002. Fauna eta florako espezie mehatxatuen, exotikoen eta ustiatutako espezieen, besteak beste, kudeaketa planak ezagutu eta interpretatu.

M06003. Lurraldeko ingurumen diagnostikoa garatzea.

M06004. Lurralde-antolakuntza eta planifikazio bateratua garatzea.

M06005. Lurralde-antolakuntza ingurunearen ikuspuntutik baloratzea.



Zeharkako gaitasunak

G009. Gai aplikatu bati buruz hainbat iturri ezberdinetako informazio biltzeko, egokiro interpretatzeko, erabiltzeko, ondorio esangarriak ateratzeko eta jende aurrean aurkezteko gai izan.

G010. talde-lana: informazioa, ideiak eta proposamenak trukatzea lantalde batean, helburu zientifikoak eta/edo profesionalak lortzeko.





Ikasketaren emaitzak

Ezarritako helburuen arabera landa-ikerketak diseinatu

Ingurugiro ikerketaren arlo desberdinetan erabilgarri diren teknikak identifikatu eta erabili

Kartografia tematikoak interpretatu eta natur ingurunea aztertu ikuspegi hauetatik: 1) biodibertsitatea eta kontserbazio egoera, 2) litologia eta egitura tektonikoak.

Landan bildutako datuak kartografikoki adierazten jakin

litologia eta egitura geologikoak ezagutu

Landare-komunitateak ezagutu eta desberdindu

Habitaten balorazioa burutzea

Flora eta fauna inbentarioak burutu.

Ornodunen zentsuak egin eta euren lorratzak mendian identifikatu.

Landako laginketa planifikatu eta burutu.

Azterketa multidisziplinar eta integratuak egiteko gaitasuna garatu



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Irakasgaiaren aurkezpena.

2. Landuko den faunari buruzko informazio bilaketa: ugaztunen lorratzen ezagumendua. Hegazti, narrasti eta anfibioen identifikazioa.

3. Informazio geologiko eta geomorfologikoaren bilaketa.

4. Informazio botanikoaren bilaketa.

5. Erreferentziazko informazioaren bilaketa, mapa topografikoak, argazki aéreo estereoskopikoak, ortofotoak eta LIDAR imaginak barne.

6. Oinarrizko informazioaren ikasketa: fotogeologia, geomorfologia eta landaredia. Laginketa ibilbideen hautaketa.

7. Soslai topografikoak egin eta gainazalak orientatu.

8. Fauna-lorratzak identifikatu eta geoerreferentziatu.

9. Hegaztien ugaritasun-indizeen kalkulua. Ugaritasun indize kilometrikoak eta denbora-unitateko.

10. Lurzoruko ornogabeen laginketa. Denbora- eta azalera-unitateko laginketak. Laginketa-azalera minimoaren kalkulua. Habitat eta espezieen arteko erlazioa.

11. Mapa geologikoen erabilera eta interpretazioa; geruzen espazio-orientazio definizioa, eta substratuaren geometriaren adierazle diren eremu geologikoak ezarri.

12. Arroka, fosilak eta eraketa/formazio geologikoak ezagutu.

13. Zutabe geologikoak egin eta serie geologiko, fosil-erregistro eta ingurune sedimentarioaren adin erlatiboa ezarri.

14. Litologia, egitura geologikoak eta geomorfologiaren arteko harremana.

15. Gainazaleko hidrologia, hidrogeologia, geologia, geomorfologia eta arrisku naturalen arteko harremana.

16. Landaredi mapen erabilera eta interpretazioa.

17. Landare formazioak ezagutu.

18. Batasunaren Intereseko Habitatak identifikatzea.

19. Landare-espezieak identifikatu.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia praktikoa da gehien bat, eta hurrengo eran garatuko da:

• Saio magistralak: bertan, irakasgaia behar bezala egiteko azalpenak emango dituzte irakasleek.

• Ordenagailu praktiken hiru saio: arlo bakoitzean ezartzen diren helburuei ekiteko informazio zehatza eta gidalerroak jasoko dituzte ikasleek. Saiootan, eta irakasleek gainbegiratuta, aurrerago egin beharko duten landa-lana burutzeko beharrezkoa den informazioa bildu eta aztertuko dute ikasleek.

• Landa praktiken jardunaldi osoko sei egun: jardunaldi horietan, ikasleek talde txikietan eta modu autonomoan lan egingo dute, beti ere, irakasleren batek, aldizka, gainbegiratuko dituelarik.

Azkenean, landa lanetik lortutako emaitzekin txosten idatzia aurkeztu beharko du talde bakoitzak, eta emaitzarik nabarmenenak jendaurrean aurkeztu beharko dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazio jarraiak hurrengo atalak hartuko ditu aintzat:

• Idatzizko lanak (% 80):

o Hasierako idatzizko txostena (azken notaren % 20): landako lana egin aurretik ikasleek burutu duten errebisio bibliografikoaren bilduma, lanaren planifikazioa eta laginketaren diseinua jasotzen duen dokumentua.

o Azken txosten idatzia (azken notaren % 60): landan landu dituzten arlo guztiak jasotzen dituen dokumentua, lortu dituzten emaitzen balorazio kritikoa barne.

• Lan osoaren ahozko aurkezpena (azken notaren % 20)

Osagarri gisa, taldeko kide bakoitzaren banakako lana eta jarrera ebaluatuko dira.

Ebaluazio jarraiari heltzeko, ikasleak, gutxienez, 4 landa-jardunaldi egin beharko ditu. Bestela, hurrengo paragrafoan zehaztuta dagoen azken ebaluazioari heldu beharko dio.

Landa praktiketara joan ezin den ikaslerik balego, eta ondorioz, lan idatzirik ezingo balu egin ezta defendatu, ahozko azterketa egingo zaio ikasketa eremuan aztertutako arlo nabarmenei buruz.



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



COVID-19 pandemiagatik sorturiko egoera soziosanitarioak zaildu edo eragotzi egingo balu hezkuntza presentzialaren garapena, hau on-line ematera pasatuko litzateke Erakundeak izandako plataforma erabiliz weben eskura askean dauden errekurtso digitalekin batera. Baldintza hauetan, ebaluaketa on-line ere egingo litzateke, ebaluazio-sistema eta orientazioari dagozkien kalifikazio tresnak eta ehunekoak mantenduz.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aseguinolaza, C. y otros. 1996. Vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco. 361 p. Ed. Gobierno Vasco.

De Juana, E. y Varela, J.M. 2001. Guía de las aves de España. Lynx Ediciones

Brower JE, Zar JH & von Ende CN, 1998. Field and laboratory methods for general ecology (4th ed.). WCB/McGraw-Hill, Dubuque, IA.

Gilbertson DD, Kent M & Pyatt FB, 1985. Practical ecology for geography and biology. Survey, mapping and data analyisis. Hutchinson and Co Ltd.

Pleguezuelos, J.M. 1997. Distribución y biogeografía de los anfibios y reptiles en España y Portugal. Universidad de Granada. AHE

Purroi, F.J., Varela, J.M. 2003. Guía de los mamíferos de España. Lynx Ediciones

Stohlgren, T.J. 2007. Measuring plant diversity: lessons from the field. 390. Ed. Oxford University Press.

Tellería, J.L. 1986. Manual para el censo de los vertebrados terrestres. Ed Raíces, Santander

Terradas, J. 2001. Ecología de la Vegetación.De la ecofisiología de las plantas a la dinámica de comunidades y paisaje. 701 p. Ed. Omega.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • EGUILUZ ALARCON, LUIS
  • GOMEZ MOLINER, BENJAMIN JUAN
  • IRIARTE GABICAGOGEASCOA, MARIA ARANZAZU
  • GARIN ATORRASAGASTI, IGNACIO
  • SARRIONANDIA AREITIO, ESTIBALIZ
  • SARRIONANDIA-IBARRA EGUIDAZU, FERNANDO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

18:30-19:30

13-13

14:00-15:00

15-15

14:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

11:00-13:00

3-3

09:00-11:00

4-4

09:00-11:00

09:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

09:00-17:00

09:00-17:00

7-7

09:00-17:00

09:00-17:00

8-8

09:00-17:00

09:00-17:00

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

18:30-19:30

13-13

16:00-17:00

15-15

14:00-15:00

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-4

11:00-13:00

3-3

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

09:00-17:00

09:00-17:00

7-7

09:00-17:00

09:00-17:00

8-8

09:00-17:00

09:00-17:00

Irakasleak