XSLaren edukia

Ornodunak

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Mintegia515
Laborategiko p.812
Landa p.73

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

A) Gaitasun espezifikoak:

1-. Ornodunen eredu anatomiko orokorra eta bere aniztasun morfologiko eta funtzionalaren ezagutza.

2-. Ornodunen animalia taldeko eboluzio-lerro nagusien ezagutza, bai osatzen duten talde garrantzitsuenen eboluzioari dagokionez, bai eta haien sistema anatomiko eta funtzional ezberdinen mailan ere.

3-. Ingurune ezberdinekiko moldaera eta aurre-moldaerak aztertzea, hauek ornodunen bizimoduetan maila ekologiko eta funtzionalean dituzten eraginak ikusi eta kontutan izanik.

4-. Ornodunen aniztasunaren ikuspegi orokorra lortzea, bai talde nagusienei begira, bai eta haien ekomorfologia, jokabide eta historia naturalei dagokienez ere.

5-. Gure inguruko ornodun itsastar nahiz kontinentalen arteko espezie arruntenak edo bereizgarrienak identifikatzen ezagutzea, mendian eta laborategian erabiltzen diren identifikazio eta laginketa-teknika arruntenekin jarduten ikasiz.



B) Gaitasun orokorrak:

1-. Gai zehatzen inguruko informazio zientifikoaren bilaketa eta azterketa, eta lortutako emaitzen aurkezpen publikoa.

2-. Gai zientifikoei buruzko eztabaida-taldetan partehartzea.

3-. Bioaniztasuna eboluzioaren ondorio gisa, eta haren kontserbazioaren garrantzia ulertzeko gaitasuna.



C)Zeharkako gaitasunak

Irakasgai honetan hainbat zeharkako gaitasun lantzen dira, hala nola:

-. Bioaniztasunaren kontserbazioarekiko konpromezu etikoa garatzea ahalbidetuko duen oinarri zientifikoko arrazoibide kritikoaren garapena.

-. Talde-lana erraztuko duten pertsonarteko harremanetarako trebetasunak lantzea.

-. Ikasketa autonomo jarraiturako tresnak garatzea, beti ere iniziatiba, berrikuntza, kalitatearekiko grina eta ingurumenarekiko sentiberatasuna sustatuz.

-. Datu eta informazio biologikoa aztertu, interpretatu eta sintetizatzeko gaiatsuna.

-. Gaiarekiko egokia den terminologia oinarri, ahozko eta idatzizko komunikazioa lantzea. Txosten zientifiko-teknikoak idaztea, oinarri zientifikoa duten informazio iturriak erabilita.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

EDUKIN TEORIKOAREN EGITASMOA

Lehen atala: Ornodunak kordatuak dira. Kordatuen definizioa, deskribapena eta kokapen filogenetikoa. Kordatuen arteko talde nagusiak. Enbrioiaren garapena eta ontogenia.

Bigarren atala: Anatomia, morfofuntzionaltasuna eta ekomorfologia. Egitura eta lokomozioa. Eskeletoa eta sistema muskularra.

Hirugarren atala: Ornodun goiztiarrak eta arrainak. Ornodunen jatorria eta ezberdintzaketa goiztiarra. Talde fosilak. Egungo forma agnatu eta gnatostomatuak. Arrainen eredu anatomiko eta morfofuntzionalak. Talde nagusien eboluzioa. Aniztasun filogenetiko, morfologiko eta ekologikoa: egungo kondriktie eta osteiktieak.

Laugarren atala: Ornodun lehortarrak: ingurumen lehortarraren konkista. Tetrapodo goiztiarrak eta egungo anfibioak. Izaera amniotoa: eboluzio-lerro nagusien ezarpena.

Bostgarren atala: Amnioto sinapsidoen eboluzioa eta ugaztunen garapena. Monotrema, Martsupialio eta Plazentalioen ugalketa-ereduen eboluzioa. Egungo ugaztunen ezaugarriak: aniztasuna eta ekomorfologia.

Seigarren atala: Diapsidoen eboluzioa. Kelonioak. Mesozoikoan diapsidoek izandako dibertsifikazioa. Arkosauroak: Krokodiloak, pterosauroak eta dinosauroak. Hegaztien jatorria eta dibertsifikazioa. Hegaztien ezaugarriak: anatomia, morfofuntzionaltasuna eta ekologia. Lepidosauroak: talde fosilak eta egungoak. Musker, suge eta anfisbenidoen ezaugarri morfologiko eta ekologikoak.

MINTEGIAK

-. Guztira ordu beteko 5 mintegi egingo dira ornodunen anatomia konparatua lantzeko, hala nola: tegumentua, arnasketa-sistema, digestio-sistema, zirkulazio-sistema, gernu-sistema, ugalketa-sistema, zentzumen-organoak eta nerbio-sistema. Mintegi horietarako eztabaida- eta aurkezpen-material gisa ikasle bakoitzak (edo binaka taldearen tamaina handiegia bada) ikasturtearen hasieran zoriz atxekiko zaion ornodun fosil baten anatomia konparatua landuko/inferituko du, sistemaz sistema, bibliografian eta egungo ornodunen anatomian oinarrituta.

-. Azkenean, ikasle bakoitzak bere aldetik egindako lana, mintegietan landutako eztabaidez osatuta, idatzizko lan bezala aurkeztuko du ikastaroaren amaieran.

EDUKIN PRAKTIKOAREN EGITASMOA

LABORATEGIKO PRAKTIKAK (8 ordu):

1.- Ornodunen arteko talde nagusienen eskeletoen azterketa eta konparazioa. Ezaugarri morfofuntzionalen azterketa. 2 ordu.

2-. Arrainen ezagutza eta identifikazioa laborategian. Espezieen identifikazio baliabide morfologikoak. Disekzioa eta barne-anatomiaren azterketa. 2 ordu.

3-. Ugaztunen identifikazioa laborategian. Kraniometria eta espezieen kranioen bitartezko identifikaziorako teknika eta baliabideak. 2 ordu.

4-. Euskal Herriko ornodun espezie arruntenen bisuzko identifikazioa, material audiobisualetan oinarrituta. 2 ordu.



MENDI-IRTEERAK (7 ordu):

1-. Aquariumera bisita. Arrainen gorputz-eredu, igeriketa-eredu, eta portaerazkoen azterketa. 2 ordu.

2-. Mendiko irteera. Ornodun lehortarren laginketa eta identifikazioa. Espezie arruntenen identifikazioa zuzeneko metodoen bitartez (bisuzko identifikazioa) edo zeharkakoez (arrastoz, lorratzez, seinalez). 5 ordu.

MetodologiaToggle Navigation

Bestelako argibiderik behar izatekotan galdetu Inazio Garin edo Joxerra Aihartzari hurrengo e-mail helbideetara:



inazio.garin@ehu.es

joxerra.aihartza@ehu.es

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Idatzizko azterketa (%60)

Mintegietako Zereginak (bakarka edo binaka, taldearen tamainaren arabera)

Bisuzko azterketa



Ikasleak Mintegietako Zereginetan parte hartzeari uko egin ahal dio, idatzi bat aurkeztuz irakasgaiaren ardura duen irakasleari ikasturtea hasi eta bederatzi asteko epea igaro aurretik. Halako kasuetan, ohiko deialdiko froga idatziak Mintegietako Zereginei dagozkien gaiak ere ebaluatuko ditu.



Azken frogara ez aurkezteak ebaluazio deialdiari uko egitea erakarriko du eta Ez Aurkeztua bezala agertuko da.



Goian aipatutako ebaluazio moduak, atalka edo erabat modalitate ez presentzialera egokitzeko aukera egon daiteke, egoera sanitario edo bestelakoen ondorioz, ebaluazioa modalitate horren arabera burutzea behar balitz.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Zoologia Laborategian diren ornodunen egiazko eta erreplikazko bildumak. Prismatikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Ornodunak. Anatomia, Eboluzioa eta Aniztasuna. J. AIHARTZA (2010). Udako Euskal Unibertsitatea.

- Vertebrate Life. F. H. POUGH, C. M. JANIS & J.B. HEISER (2013). Pearson Education, International Edition.

- Vertebrados. Anatomia comparada, Función Evolución¿. K. V. KARDONG (1999). McGraw-Hill-Interamericana.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-. Zoologia Orokorra. A. I. PUENTE & K. ALTONAGA (2005). Udako Euskal Unibertsitatea
-. Eboluzioaren norabideak. M. AIZPURUA, K. ALTONAGA, M.J. BARANDIARAN, I. IRAZABALBEITIA, J.M. TXURRUKA & A. RODRIGUEZ (1985). Elhuyar.
-. Sexua eboluzioaren motore. Ugal-estrategiak joko ebolutiboan. A. ELOSEGI (1995). Elhuyar.
-. Hegaztien migrazioak. J. LARRAÑAGA (1998). Elhuyar.
-. Basabizitzaren kudeaketa. I. GARIN & A. ELOSEGI (Eds) (2000). Udako Euskal Unibertsitatea.
-. Evolution. What the Fossils Say and Why It Matters. D.R. PROTHERO (2007). Columbia Univ. Press.
-. Vertebrate Palaeontology. M.J. BENTON (2005). Blackwell Science Ltd.
-. Vertebrate Biology. D. LINZEY (2001). Mc Graw Hill.
-. Functional Anatomy of the Vertebrates. An evolutionary perspective". K. F. LIEM, W. E. BEMIS, W. F. WALKER jr. & L. GRANDE (2001). Brooks/Cole, Thomson Learning Inc.
-. Your Inner Fish. N. SHUBIN (2008). Vintage Books, New York.
-. Vertebrate Zoology. An experimental field approach. N.G. HAIRSTON (1994). Cambridge University Press.
-. The Ancestor's Tale. A Pilgrimage to The Dawn of Evolution. R. Dawkins (2004) Holghton Mifflin Co, London
-. Anatomia Comparada. A. S. ROMER & T.S. PARSONS (1981). Interamericana.
-. The book of the shark. K. BANNISTER (2004). Eagle Editions.
-. Biology of Amphibians. DUELLMAN & TRUEB (1986).
-. Herpetology. F.H. POUGH, R.M. ANDREWS, J.E. CADLE, M.L. CRUMP, A.H. SAVITZKY & K.D. WELLS (2004). Pearson Prentice Hall.
-. Lizards. Windows to the evolution of diversity. E.R. PIANKA & L.J. VITT (2003). University of California Press.
-. Snakes of the world. S. WEIDENSAUL (2004). Eagle Editions.
-. Crocodiles & Alligators of the world. D. ALDERTON (1998). Facts on File Inc.
-. Mamíferos. Manual de Teriología. K. KOWALSKI (1981). H. Blume Ediciones.
-. European Mammals. Evolution and Behaviour. D. MACDONALD (1995). HarperCollins Publishers.

Aldizkariak

Galemys, Revista de la SECEM (Sociedad Española para la Conservación y Estudio de los Mamíferos)
Ardeola, Revista de la SEO/ Birdlife (Sociedad Española de Ornitología)
Animal Biodiversity and Conservation
Quercus (divulgación científica)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AIARTZA AZURTZA, JOSE RAMON
  • GARIN ATORRASAGASTI, IGNACIO
  • ZORROZUA GAMBOA, NERE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-11

12:00-13:00

12:00-13:00

1-13

12:00-13:00

13-15

12:00-13:00

12:00-13:00

15-15

12:00-13:00

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-14

12:00-13:00

12:00-13:00

14-14

12:00-13:00

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

09:30-10:30

12-14

12:00-14:00

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

15:00-17:00

7-7

15:00-17:00

12-12

15:00-17:00

14-14

15:00-17:00

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

15:00-17:00

7-7

17:00-19:00

12-12

15:00-17:00

14-14

15:00-17:00

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

08:30-11:30

12:00-14:00

15-15

08:30-11:30

12:00-19:00

Irakasleak

01 Landa p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

08:30-11:30

12:00-14:00

15-15

08:30-11:30

12:00-19:00

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-4

12:00-13:00

1-15

12:00-13:00

12:00-13:00

10-15

12:00-13:00

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-9

12:00-13:00

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-9

08:30-09:30

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-17:00

7-7

15:00-17:00

12-12

15:00-17:00

14-14

15:00-17:00

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-17:00

7-7

17:00-19:00

11-11

15:00-17:00

14-14

15:00-17:00

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

08:30-11:30

14-14

08:30-11:30

12:00-20:00

Irakasleak

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

08:30-11:30

14-14

08:30-11:30

12:00-20:00