David Garciak, San Viator (Gasteiz) ikastetxekoa, Biologiako Olinpiada irabazi du

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/20

Ainhoa Sanz eta Yanulam Kume Kangkolo izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak fase autonomikoan

David García gerbolés-ek, Gasteizko San Viator ikastetxeko ikasleak, lehenengo saria erdietsi du urtarrilaren 25an eta Otsailaren 8an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu den fase autonomikoan. Probetan Euskal Autonomia Erkidegoko 11 ikastetxetako 35 ikaslek hartu dute parte. Olinpiadan Batxilergoko bigarren mailan matrikulatutako ikasleak aurkeztu daitezke.

Beste irabazleak

Fase autonomikoko edizio honetan, Ainhoa sanz Ruiz-ek, eta Yanulam Kume Kangkolo Maldonadok Donostiko St. Patricks English School ikastetxekoak bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute hurrenez hurren.

Fase autonomikoko hiru irabazleak fase nazionalera joango dira. Azken fase hori Palma de Mallorcan izango da 2019ko martxoaren 28 eta 31 bitartean, eta fase horretan lehenengo lau postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko Olinpiada Biologikoaren XXX edizioan hartuko dute parte, Szeged-en (Hungaria), 2019ko uztailaren 14-21 bitartean. Horrez gain, hurrengo lau sailkatuak Iberoamerikako Biologia Olinpiadaren XIII. edizioan parte hartuko dute. Azken hau 2017ko irailaren bigarren astean egingo da Cochabamban (Bolibian).