Hanze University of Applied Sciences-eko (Groningen, Herbeherak) bisita

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/06

Maiatzaren 2 eta 3an Hanze University of Applied Sciences-eko (Groningen) ikasle eta irakasle talde baten bisita jaso dugu. Ikasleak Biozientzietako, Kimikako eta Ingeniaritza Kimikoko alorretakoak ziren. Zientzia eta Teknologia Fakultatean (ZTF-FCT) eta Plentziako Itsas Estazioan (PiE) alor horietan eskaintzen ditugun Gradu eta Master programen inguruko informazioa jasotzeko aukera izan zuten. Maiatzaren 2ko arratsaldean antolatu zen symposiumean, Groningeneko eta gure Fakultateko ikasleek beraien Gradu Amaierako Proiektuak aurkezteko eta elkar ezagutzeko esperientziak trukatzeko aukera izan zuten.

ZTF-FCTko Dekanotza taldetik eskertu nahi dugu parte hartu zuten ikasleak eta jardunaldiaren antolaketan lagundu zuten koordinatzaileak.