UPV/EHU da bigarren unibertsitaterik onena Ingeniaritza Kimikoko gradua ikasteko estatu mailan

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/22

El Mundo egunkariak argitaratu duenez, graduak kontuan hartuta egin den 2019ko edizioko unibertsitateen sailkapenaren arabera, UPV/EHU da bigarren unibertsitaterik onena Ingeniaritza Kimikoko gradua ikasteko estatu mailan. Gure unibertsitateak beste bi gradu ditu sailkapenean: Arte Ederrak (laugarrena) eta Lan Harremanak (bigarrena).