50. urteurreneko inaugurazio ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/23

Data: 2019ko urtarrilaren 28an

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da Leioako Campuseko Arboretumean. Bertan Ezki hostotxiki bat landatuko dugu Zientzia Arbola adieraziz. Horregatik eskertuko nizuke, etortzeko asmorik edukiz gero, Fakultateko sarrera nagusira 10:45etan hurbilduko bazina, guztiok batera Arbola landatzeko aukeratutako tokira elkarrekin oinez joateko.

Ekitaldira, noski, 50 urte hauetan Fakultatearen parte izan diren pertsonak gonbidatuta daude. Bereziki, tesia Fakultatean defendatu zuten lehenengo pertsonak, lehenengo Fakultateko idazkariak, hasierako irakasleak, lehenengo egresatuak eta Fakultateko dekano ohiak.

Behin Arbola landatuta, Liburutegiko eraikinera hurbilduko gara bertan Bilboko Unibertsitateko 50. urteurreneko erakusketa Leioako Campusean inauguratuko dugulako.