Aurkezpena: «GH Olea» eta «Startup Contest» saria

GHren apustua, garabi adimendunen merkatuko lider izateko.

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/31

Tokia: Gradu Aretoa. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Eguna: azaroak 6
Ordua: 11:30ean

«GH OLEA ETA STARTUP CONTEST saria» ekimena ontzen aritu da luzaz zuzendaritza taldea, jakitun delako produktu propioa eta nazioartekotze maila handia duten enpresen etorkizuneko erronka dela gazte talentudun irrikatsuak, ideiak garatu nahi dituztenak erakartzea, gazteok ez baitute topatzen bide egokirik egiazko ekoizpen ehunean sartzeko.

Ideia onenak 6.000 euroko saria irabaziko du eta, gainera, bigarren saria ere emango da, 4.000 eurokoa. Horrez gain, irabazleek aukera izango dute GHk munduan zehar barreiatuta dauzkan filialetako batera joateko, eta, unibertsitateko ikasketak amaitutakoan, bizitza errealean izango dituzten erronkak bertatik bertara ezagutuko dituzte.

GHren egitasmoak beste alde bat ere badu, eguneroko lanari lotuagoa; «Startup Contest». Horren bidez, GHk ekintzailetzaren arloan sortzen diren egitasmoak aztertuko ditu, jada ezarrita edo, merkaturatzea xede, sortzeko prozesuan dagoen enpresa bati buruzko ideia bat garatu nahi duten liderrekin.

Lehentasunezko arlo hauek ezarri ditu GHk alderdi horietan: segurtasun-sistemak, automatizazioa, digitalizazioa eta datuen analisia. Urtero berrikusiko dira, negozio, ingeniaritza eta I+G unitateen beharren edo estrategien arabera.

«Startup Contest» programa honetan, hautatutako proiektuak aztertuko ditu enpresak eta, ondoren, GHk zer estrategia jarraitu erabaki ahal izango du: (I) proiektuan inbertitzea; (II) ideia garatzeko atzerriko inbertitzaile bat bilatzea eta/edo (III) startuparen eta GHren arteko lehentasunezko harremanetarako merkataritzako kontratu bat sinatzea.

Ekimenak prestigiozko zenbait erakunderen laguntza du eta, horiek hautatzean, eremu geografiko eta tematiko guztiek ordezkaritza sendoa izateko estrategia bat jarraitu da. Besteak beste, hauek dira: Goierri Valley, Gipuzkoako Foru Aldundia, BIC, CMAA (Amerikako Garabi Ekoizleen Elkartea), TECNUN, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitatea.

Ildo horretan, plan bat ezarri da euskal unibertsitateekin master ikastaroetan eta ekintzailetza zentroetan GHk aurkezpen espezifiko batzuk egin ditzan, irailetik aurrera. Saio horietan ideiaren berri emango da, eta ikasketa amaierako proiektuak garatzeko jakin-mina duten ikasleak erakarri nahi dira.

Informazio gehiago:

https://olea.ghcranes.com/eu