Photocalla azaroaren 25erako

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/21

Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Eguna ospatuko da, eta, horregatik, Fakultateko Berdintasun Batzordetik photocall bat antolatu dugu.

Bertan argazkia atera eta mezu bat uztera gonbidatzen zaitugu.

Azaroaren 25etik 29ra, asteazkenetik asteazkenera, 11:00k eta 12:00ak bitartean, lehenengo pisuko hallera joan zaitezke multimediako langileek argazki bat atera diezazuten.

Ordutegi horretatik kanpo baldin bazoaz, zure mugikorrarekin ere atera dezakezu argazkia eta gero honako helbide honetara bidali: ztf.azaroa25@ehu.es. Argazkiarekin batera zure izen-abizenak eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko ekintzetan argazkia erabiltzeko onespena ere gehitu beharko dituzu.

Jasotako argazki guztiekin Fakultateko sarreretan jarriko den mural bat osatuko da.

Anima zaitez eta parte hartu.