Titulazio bikoitzak Matematikan UPV/EHU eta Université de Pau et des Pays de L'Adourren (UPPA) artean

Lor daitezkeen titulazio bikoitzak

  • Matematikako Gradua UPV/EHUn  (GEHU) + Licence de Mathématiques, Parcours Mathématiques UPPAn  (LUPPA)
  • Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate Masterra UPV/EHUn (MEHU)+ Master en Mathematiques et Applications, Parcours Mathématiques, Modelisation et simulation UPPAn (MUPPA)
  • Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate Masterra UPV/EHUn (MEHU) + Master en Mathematiques et Applications, Parcours Methodes stochastiques et Informatiques Pour la Decision UPPAn (MUPPA)

 

Ikasketen egiturak

 

UPV/EHU
Gradua (GEHU) 1. maila  (60 ECTS, GEHU1)
2. maila  (60 ECTS, GEHU2)
3. maila  (60 ECTS, GEHU3)
4. maila  (60 ECTS, GEHU4)
Master (MEHU) Masterra (60 ECTS, MEHU1)
UPPA
Licence
(LUPPA)
Licence 1 (60 ECTS, LUPPA1 )
Licence 2 (60 ECTS, LUPPA2)
Licence 3 (60 ECTS, LUPPA3)
Master (MUPPA) Master 1 (60 ECTS, MUPPA1)
Master 2 (60 ECTS, MUPPA2)

EHUko ikasleek UPPArekin adostutako titulazio bikoitzak egiteko baldintza komunak

  • Batzorde Akademikoak hautatua izatea
  • Batzorde Akademikoak finkatutako Hitzarmen Akademiko pertsonalari jarraitzea
  • Ziurtagiri bidez demostratzeko gutxieneko frantses maila: B1
  • Gomendaturiko gutxieneko frantses maila: B2
  • Europako osasun-txartela edo indarrean dagoen aseguru mediko baten ziurtagiria
  • GEHU eta MEHU mugikortasun programetan parte har dezaketen ikasle kopuru maximoa urteko: 5

 

GEHU+LUPPA lortu nahi duten GEHUko ikasleentzako baldintza gehigarriak

  • Gutxienez GEHUko 60 ECTS gainditurik izatea mugikortasuna hasi aurretik.
  • Lauhilabeteko bateko mugikortasuna.
  • 30 ECTS gainditurik izatea LUPPA2 edo LUPPA3-n
  • Bi tituluak eskatzea eta ordaintzea (UPV/EHUn eta UPPAn) UPV/EHUko Matematikako Gradu amaitutakoan.

 

MEHU+MUPPA lortu nahi duten EHUko ikasleentzako baldintza gehigarriak

  • GEHUko 180 ECTS gainditurik izatea edo MEHUn matrikulaturik egotea.
  • GEHUko ikasleak: 18 ECTS MUPPA1-en + lau hilabeteko mugikortasuna+ MEHU
  • MEHUko ikasleak: 18 ECTS  MUPPA2-n + lau hilabeteko mugikortasuna + MEHU
  • Bi tituluak eskatzea eta ordaintzea (UPV/EHUn eta UPPAn) MEHU amaitutakoan

 

Batzorde Akademikoa

 

Matrikula, gastuak eta laguntzak

  • UPV/EHUko matrikula ordainduko da (GEHU edo MEHU, dagokionaren arabera). Ez da ordainduko mugikortasunerako beharrezkoa den UPPAko matrikula.
  • Ikasleak bere gain hartuko ditu honako gastu hauek: bidaia, ostatua, mantenua, aseguruak, etab.
  • Lor daitezkeen laguntzak: Erasmus, Pyren, Frantziako enbaxadaren bikaintasun bekak, …