Deialdiaren aurrerapena

2019/20 IKASTURTEA

Karrera amaierako aparteko azterketa egiteko eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 40 kreditu falta dutenek. Kreditu horietatik gehienez 30 kreditu aurrera daitezke.

Ez zaio aurreko paragrafoan zehaztutakoa ezarriko Gradu Amaierako Lanari (edo plan zaharreko Karrera Amaierako Proiektuari) matrikularako eta defentsarako arau bereziak dituelako, eta, era berean, lan hori ez da kontuan hartuko ikasketak amaitzeko ikasleari falta zaizkion kredituak zenbatzean.

Epea: 2019ko azaroaren 26tik abenduaren 5era (Maiatzatik urtarrilerako deialdia)
              2020ko apirilaren 3tik 8ra (Uztailatik maiatzarako deialdia)

Gogoratu: deialdia aurreratzea behin eskatuz gero, ezin da ezeztatu.