Bigarren Matrikulaldia

2019/20 IKASTURTEA

Bigarren matrikulaldirako eskaerak Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2019/20 Ikasturteko Arautegiaren arabera ebatziko dira.

Ez da onartuko eskaerarik, besteak beste honako hauetarako:

  • Urte osoko eta lehenengo lauhilekoko irakasgaietarako.
  • Plaza mugatuak dituzten hautazkoetarako, horietan plaza hutsik geratzen ez bada.
  • Matrikula baliogabetu edo irakasgaiak aldatzeko, edo hizkuntza eta talde aldaketak eta antzekoak egiteko.
  • Ingeniaritza Kimikako curriculumeko praktikak: ZTF/FCTko Ingeniaritza Kimikoko graduko Curriculumeko Kanpo Praktikei buruzko araudiaren arabera (8.1.b eta 18.3 artikuluak), irakasgai hau bigarren matrikulalditik kanpo geratzen da praktikak azaroan esleitzen dira eta.

Eskaerak 2020ko urtarrilaren 27tik 31era aurkeztuko dira idazkaritzan.