Bikaintasunez graduatuak

2017ko azaroaren 20an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen graduko tituluetan ikasleei “bikaintasunez graduatua” aitorpena egiteko baldintzak argitaratzeari buruzko UPV/EHUren Ebazpena.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/11/1705557e.shtml

Aitorpen hori "bikaintasunez graduatua" aitorpena jasotzeko baldintzak betetzen dituen ikaslearen espediente akademikoan jasoko da, baita ziurtagiri akademikoan eta tituluaren gehigarri europarrean (TGE) ere.

Espediente akademikoa aitorpena egin aurretik eskuratu duten ikasleek beste espediente bat eskatu ahal izango dute –aitorpena txertatuta–, baina itzuli egin beharko dute hasieran eskuratutako dokumentua.

TGE aitorpena egin aurretik eskuratu duten ikasleek beste TGE bat eskatu ahal izango dute –aitorpena txertatuta–, baina itzuli egin beharko dute hasieran eskuratutako dokumentua.