Ebaluazio berezia

2019/20 IKASTURTEA

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia

29. artikulua.- Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egiteko bete beharreko baldintzak

Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izateko, honako baldintza guzti hauek bete beharko dira:

  1. Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  2. Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
  3. Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  4. Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  5. Deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.

Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du, kontuan izanda hurrengo artikuluan ezarritako irizpideak.


33. artikulua. Gora jotzeko errekurtsoa

Epaimahaien erabakien aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio graduko ikasketen arloko eskumena duen errektoreordetzari hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

 

Eskariak 2020ko martxoaren 2aren eta 5aren bitartean bidaliko dira web bidez soilik, hurrengo estekari jarraituz: