Lehiaketa: Zer dakizu gure emakume zientzialariei buruz?

Zein da lehiaketa honen HELBURUA?

Zientziari ekarpen garrantzitsuren bat egin duten emakume zientzialariak ezagutaraztea Twitter edo/eta Instagram bidez.

Nori ZUZENDUTA dago?

Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasle eta langileei, eta baita zientzian emakumearen inguruan interesa duten guztiei ere.

PARTE HARTZEKO baldintzak

1.   Pertsona bakoitzak Twitter edo/eta Instagram bidez hartu dezake parte, nahi adina aldiz.
2.   Parte hartzeko, emakume zientzialari baten inguruko informazioa bidali, eta @ztf_fct (Twitteren) y @ztf_fct (Instagramen) aipatu.
3.   Argitalpenek hizkuntza ofizialetako batean egon beharko dute (Euskara eta/edo gaztelera) eta hizkera ez-sexista errespetatu.
4.   Iruzkinek beti jarraituko dituzte unibertsitateko komunitateko etikaren eta elkarbizitzaren arauak.

NOLA iritsiko zaigu eta ZEIN da entregatzeko epea?

Epea otsailaren 11tik (Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna) martxoaren 8ra (Emakumearen Nazioarteko Eguna) izango da.

BALORAZIO irizpideak eta prozesua

Twitter: gutxienez 25 aldiz bertxiotutako iruzkinak irabaziko du, eta jarraian epaimahaiak hautatutakoen artean egingo ditu balorazioak.

Instagram: like gehien dituzten hiru argitalpenen artean epaimahaiak erabakiko du zein den irabazlea.

EPEAK

Lehiaketa prozesuan zehar hau da jarraituko den egutegia:

  1. Lehiaketa otsailaren 11n 0 ordutan hasiko da.
  2. Epea martxoaren 8an 24 ordutan amaituko da.
  3. Epaimahaiaren epaiak eta irabazlearen komunikazioa: martxoak 9.

Antolatzaileek aurreko epeak aldatzeko eskubidea izango dute, eta behar besteko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dute.

EPAIMAHAIKIDEAK

Epaimahaia ZTF-FCT Berdintasun Batzordeko kideek osatuko dute.

SARIA

Martxoaren 9an, txio eta Instagrameko argitalpen irabazleek

EHUdendan erabiltzeko 50€-ko bonu bat jasoko dute.

EPAIA

Epaimahaiaren epaia martxoaren 9an ezagutuko da Twitter eta Instagram bidez.