XXI. Udaberriko Matematika Lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/04

Pasa den larunbatean, apirilaren 22an, EHU-UPV-ko Zientzia eta Teknologia Fakultadean matematikako "Udaberriko lehiaketa"ren fase finala egin zen. Lehiaketa hau Madrilgo "Universidad Complutensek" egiten duen matematikako "Concurso de Primavera"-ren babesean jaiotzen da, eta aurtengoa hirugarren urtea izan da, Claret Askartza ikastetxearen antolaketari esker eta EHU-UPVren laguntzaz.

"Udaberriko lehiaketak", lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko 437 ikasle inguru elkartuko ditu matematikaren inguruan. LMH-ko 4. mailatik batxilergoko 2.mailara Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 51 hezkuntz zentruetako ikasleak lehiatuko dira. Otsailan ikastetxeetan egindako lehenengo fase batean irabazi duten ikasleak bost mailatan banatzen dira: 0 maila (LMH-ko 4.), I maila (LMH-ko 5.-6.), II maila (DBH.ko 1.-2.), III maila (DBH.ko 3.-4.) eta IV maila (Batxilergoko 1.-2.). Zehazki, 0. mailan 49 ikasleek, I. mailan 118 ikasleek, II mailan 117 ikasleek, III mailan 108 ikasleek eta IV. mailan 49 ikasleek parte hartu dute bigarren fasean.

Bigarren fasean egon diren 51 ikastetxe:

Bizkaiatik:

Pureza de María ikastetxea (Bilbo), Madre de Dios ikastetxea (Bilbo), La Inmaculada ikastetxea (Bilbo), Ntra Sra del Carmen ikastetxea (Indautxu-Bilbo), IES San Inazio BHI (Bilbo), IES San Adrian BHI (Bilbo), IES Zorrotza BHI, Lauaxeta ikastola (Amorebieta-Etxano), Ntra Sra del Rosario ikastetxea (Barakaldo), San Juan Bosco ikastetxea (Cruces-Barakaldo), Alazne ikastetxea (Barakaldo), San Paulino de Nola ikastetxea (Barakaldo), San Vicente Paúl ikastetxea (Barakaldo), San Antonio-Santa Rita ikastetxea (Durango), Sagrado Corazón ikastetxea (Durango), San José-Maristak ikastetxea (Durango), Lourdeseko Ama ikastetxea (Elorrio), IES Gernika BHI (Gernika), IES Artaza-Romo BHI (Leioa), Claret Askartza ikastetxea (Leioa), Lauro ikaskola (Loiu), Padre Andres de Urdaneta ikastetxea (Loiu), Ntra.Sra. de la Merced ikastetxea (Loiu), IES Mungia BHI (Mungia), Ntra Sra del Carmen ikastetxea (Portugalete), San José-Carmelitas ikastetxea (Santurtzi), Bizkaia ikastetxea (Zamudio)

Gipuzkoatik:

SUMMA Aldapeta ikastetxea (Donostia), Deutsche Schule San Alberto Magno (Donostia), Ntra Sra de Aránzazu ikastetxea (Donostia), Mary Ward ikastetxea (Donostia), La Salle San Luis ikastetxea (Donostia-Herrera), Claret ikastola (Donostia), Maria Reina Eskola (Donostia), Iraurgi ikastetxea (Azpeitia), Haurtzaro ikastola (Oiartzun), IES Orixe BHI (Tolosa), Herrikide ikastetxea (Tolosa), IES Egape ikastola BHI (Urnieta), IES Erniobea BHI (Villabona), La Salle (Zarautz), IES Zumaia BHI (Zumaia).

Arabatik:

Urkide ikastetxea (Vitoria-Gasteiz), Carmelitas-Sagrado Corazón ikastetxea (Vitoria-Gazteiz), Olabide Ikastola (Vitoria-Gazteiz), IES Lakua BHI (Vitoria-Gazteiz), IES Ekialdea BHI (Vitoria-Gazteiz), IES Los herran BHI (Vitoria-Gazteiz), Dulantzi ikastetxea (Alegría-Dulantzi), Lautada ikastola (Agurain), IES Murgia BHI (Murgia).

Urtez urte ekintza hau gero eta onartuta eta baloratuta du hezkuntz elkarteak, horrela hiru urtetan parte hartzea bikoiztu egin da. Ea matematikaren ikasketan eman nahi dugun bultzada modu berean baloratuta eta onartua den ikasleen artean.

Beste edozein informazioa idatzi udaberrikolehiaketa@gmail.com posta elektronikora.