Esteka interesgarriak

  • Beldur Barik programa
    Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea. Horretarako, Beldur Barik programa hainbat baliabidez baliatzen da.
  • "Mujeres con Ciencia" bloga
    UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren bloga. "Mujeres con ciencia" zientzian eta teknologian aritu diren eta aritzen diren emakumeek zer egiten duten eta zer egin duten erakusteko helburuarekin sortu zen. Biografiak, elkarrizketak, ekitaldiak, ospakizunak eta beste motatako kronikak edo gertaera garrantzitsuak kontsulta daitezke baliabide honetan.
  • GABILTZA
    Proiektu hau komunikabideei begira sortu da, komunikazio munduan emakumeek duten presentzia urriari aurre egin nahian dauden kazetariei tresna bat eskaintzeko: Euskal Herriko Emakume Adituen Datu Basea.
  • UMyC-ko web orria
    Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Emakumeak eta Zientzia Unitatea (UMyC, "Unidad de Mujeres y Ciencia") zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloan genero-zeharkakotasunaren edo mainstreaming hatsarrearen ezartze egokia sustatzen duen organoa da.
  • AMIT, Emakume Ikertzaileen eta Teknologoen Elkartea
    2001eko abenduan, diziplina anitzeko, Unibertsitateko, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) eta industriako emakume talde batek sortutako elkartea da AMIT. Bere helburua emakume ikertzaileentzako eta unibertsitarioentzako ahotsa, eztabaida-foroa eta laguntza sarea izatea da.
  • UNESCO: Emakumeak Zientzian
    Emakumeek munduan dauden ikertzaileen % 30a bakarrik osatzen dute. UNESCOren web orri honen bidez, herrialde desberdinen datuak azter daitezke, adibidez, non egiten duten lan eta zein ikerkuntza-eremuetan aritzen diren ikusteko.
  • L'Oréal Fundazioa: Emakumeen bikaintasun zientifikoa
    Azken 16 urteetan, L'Oreal Fundazioak eta UNESCOk merezimendu zientifikoa saritu dute, bost kontinenteen emakume ikertzaile gazteak «For Women in Science» programarekin bat egitera animatuz.
  • Emakumea eta Zientzia bloga
    Zientzia eta Teknologia Complutense Zikloa izan zen blog honen sustatzailea, bere zuzendariaren bidez, Ana Cremades, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Fisika Fakultateko irakaslea. Bere helburua gizarteari leiho bat irekitzea eta zientzia eremuko emakumeak ikusgai egitea da.
  • WOMENETCK – Emakumea eta Teknologia Elkartea
    Gobernuz kanpoko erakunde bat da. Emakumearen irudia bultzatu nahi du teknologiaren eremuan, historian izandako rola ikusgai jarri eta prestakuntza bitartez gizarte aurrerapenean lagundu nahi du. WOMENETCK elkarteak "Palabra de Mujer" APP sortu du, Laguz elkarte feministarekin lankidetzan antolatutako aplikazioa dena. Horren helburua da emakumeek historian izandako pentsamendua partekatu, hedatu eta ikusaraztea. App hori ondoko webgunetik deskargatu ahal da: www.palabrademujer.es