Dekanotza taldea

UPV/EHUko estatutuek, fakultate mailan, organo bildu eta pertsonabakarrekoak ezartzen dituzte. Zientzia eta Teknologia Fakultateak Dekanoak zuzentzen du, bai administrazio zein akademi ikuspuntutik ikastegiko arduradun gorena izanik, eta ikastegiko idazkariak eta zenbait dekanordek osaturiko gobernu-taldea izendatzen du. Bere agintaldia lautetarako da.

Dekanoa

Fernando Plazaola Muguruza
fernando.plazaola@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2664

Jarduera arloak:

  • Dekanotza taldearen buru izatea.
  • Zentrorako Eragiketa Plan Estrategikoak sustatzea.
  • Fakultaterako ezohiko baliabideak lortzea.
  • Koordinatzea ikasleen erakartze eta harrera programak.
  • Hitzarmenak sustatzea eta ekitaldiak antolatzea ikasleen, zentroko langileen, enpresen eta gizarte-agenteen artean.
  • Zentroaren ordezkari izatea ekitaldi instituzionaletan eta sozialetan.

Idazkari Akademikoa

Aresatz Usobiaga Epelde
aresatz.usobiaga@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2666

Jarduera arloak:

  • Idazkari gisa jardutea, eta Fakultateko Batzordearen, Batzorde Iraunkorraren eta idazkari funtzioa duen gainerako Batzordeen bileretako aktak idaztea eta zaintzea.
  • Zentroko kide anitzeko organoen ekintzen eta akordioen fede ematea.
  • Fakultatean egiaztapenak egitea.
  • EHUko gobernu-organoei Fakultateko Batzordean hartutako erabakiak jakinaraztea.

Ekonomiako eta Giza Baliabideetako Dekanordea

Begoña Bazán Blau
bego.bazan@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2669

Jarduera arloak:

  • Fakultateak jasotzen dituen partida ekonomikoak eraginkortasunez kudeatzea.
  • Ikastegiaren aurrekontua handitzen laguntzen duten deialdietan parte hartzea.
  • Industria Nabearen gunea kudeatzea.
  • Ikastegiko irakasle eta ikertzaileen lana babestea.
  • Ikerketa Jardunaldiak antolatzeko lanak koordinatzea.
  • Sailetako irakasle eskaerak kudeatzea, Ikastegiko Batzarrari jakinarazteko.
  • AZPko langileen prestakuntza espezifikoko beharrei erantzutea.
  • Ikastegiko irakasle eta ikertzaileen eta AZPko langileen lana aintzatesteko ekimenak babestea.
  • Graduondoko eskaintzaren kudeaketan parte hartzea.

Irakaskuntzaren Plangintzarako Dekanordea

Ibon Sagastabeitia Buruaga
ibon.sagastabeitia@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2432

Jarduera arloak:

  • Fakultatearen irakaskuntza eskaintza koordinatzea.
  • Ordutegien eta ikasgelen banaketa kudeatzea.
  • Eskola egutegia eta azterketa egutegia prestatzea.
  • Irakasgaien programa informatikoak kudeatzea.

Kalitate eta Berrikuntzako Dekanordea

María Asunción García Sánchez
mariasun.garcia@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2668

Jarduera arloak:

  • Ikastegiko graduen akreditazioa eta Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema berritzeko prozesua koordinatzea (AUDIT).
  • Hurrengo Plan Estrategikoa, Kudeaketa Plana eta urteko Kudeaketa Txostena prestatzeko lanak koordinatzea.
  • Graduen segimendu txostenak prestatzeko lanak koordinatzea eta Ikasketa Planetako aldaketak kudeatzea.
  • Fakultatea kudeatzeko kalitate irizpideak indartzea.
  • Ikastegiak babesten dituen berrikuntza programak koordinatzea, eta beste batzuk sustatzea.

Komunikazio eta Gizarte Hedakuntzako dekanordea

Monika Ortueta Aldama
monika.ortueta@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2673

Jarduera arloak:

  • Fakultatearen barne eta kanpo komunikazioa koordinatzea.
  • Hedabideekiko harremanak areagotzea.
  • Enpresen eta Berrikuntza Teknologikoko Zentroen Aurkezpenerako Jardunaldiak koordinatzea.
  • Ikasleen kanpo praktikak kudeatzeko lanak koordinatzea.
  • Webgunea hobetzea eta eguneratzea.

Azpiegituretako, Prebentzioko eta Segurtasuneko Dekanordea

Teresa Serrano Moreno
teresa.serrano@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2671

Jarduera arloak:

  • Berritze, zabaltze eta hobetze lanak egiteko eta irakaskuntzako azpiegiturez hornitzeko eskaerak koordinatzea.
  • Ikasgeletako eta gainerako irakaskuntza guneetako ekipamenduak mantentzea eta berritzea.
  • Irakasteko eta ikertzeko guneen beharrak aztertzea.
  • Ikastegiaren Larrialdi Planaren segimendua egitea eta egin beharreko eguneratzeak egitea.
  • Aldian-aldian, istripuetarako jarraibideak eguneratzea eta zabaltzea.
  • Hondakinen eta gai kimikoen biltegiak behar bezala erabil daitezen sustatzea.
  • Fakultateko segurtasun sistemen mantentze lanak egitea.

Ikasleen Dekanordea

Gabriel Alejandro López
gabrielalejandro@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2669

Jarduera arloak:

  • Ikastegian dauden denboraldian ikasleei laguntzea, baita ikasle elkarteei ere.
  • Ezintasunen bat duten edota egoera berezian dauden ikasleei laguntzea.
  • Ikasle Kontseilua kontsulta organo gisa indartzea, eta, horretarako, bilerak egitea eta etengabe harremanetan egoteko sistema ezartzea.

Euskara eta Nazioarteko Harremanen arloko dekanordea

Maren Ortiz Zarragoitia
maren.ortiz@ehu.eus
Tfno. 94 601 2311

Jarduera arloak:

  • Fakultatean pixkanaka elebitasuna ezartzen laguntzea, Euskararen II. Plan Gidaria aplikatuta.
  • Euskara Batzordearekin eta ikasle elkarteekin elkarlanean aritzea, ikasgeletatik kanpoko jarduera akademiko eta kulturaletan euskara erabiltzeko.
  • Ikastegiko irakaskuntza eskaintza eleaniztuna sustatzea.
  • Ikasle, irakasle eta ikertzaileen eta AZPko langileen truke akademikoak eta mugikortasuna koordinatzea.

Administrazio Burua

Dª Maike Adame Ortiz
maike.adame@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2680

Jarduera arloak:

  • Administrazio eta zerbitzuetako langileen (AZP) burutza kudeatzea eta hartzea.
  • Ikastegiaren aurrekontu ekonomikoa kudeatzea (Ekonomia Gaietako eta Azpiegituretako Dekanordearekin lankidetzan).
  • Ikastegiaren administrazio-baliabideak eta ondasuna kudeatzea.
  • Instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, Fakultateko jardueren funtzionamendua normala izan dadin.
  • Eraikinaren eta sarbide kontrolen segurtasuna mantentzen laguntzea (Segurtasuna eta Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Dekanordearekin lankidetzan).
  • Fakultateko kudeaketaren iraunkortasuna bermatzea.
  • Zentroko web-orriko edukien mantentze aktiboan laguntzea.