Etorkizuneko ikasleak
ZIENTZIA MARTXAN
Kimika martxan
Kimika ikasgaia egiten ari diren DBH 4ko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta.
Jardunaldi hauen helburua batxilergoko ikasleek oro har zientziarekiko, eta batez ere kimikarekiko, duten interesa sustatzea da. Alde batetik, ikasleek laborategi-jardunaren inguruan duten prestakuntza osatu nahi da jardunaldi hauen bidez, ikasle horiek kimika hobeto ulertu ahal izan dezaten, eta horretarako, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaskuntza-laborategiak izango dituzte eskura. Horrez gain, zientzia honek dituen abantailen berri eman nahi zaie belaunaldi berriei, kimikak gaur egungo munduan duen eragina nabarmentzearekin batera. Bestalde, Kimika Bizirik jardunaldiak komunikazio-bide berri bat irekitzen du unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleen artean; bata bestearekin elkarrizketan aritu eta ikuspegiak trukatuz, gure zeregin eta beharrak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, eta horrek, nola ez, hobekuntzak ekarriko ditu gure ikasleak prestatzerako orduan.
Hiru ordu eta erdi inguruko iraupena izango duen saioan, ikasleek zenbait esperimentu egingo dituzte bi irakasleren ardurapean (irakasle horietako bat batxilergoko zentrokoa izango da eta bestea fakultateko norbait). Saioa hasi aurretik, segurtasun-arauen eta hondakinen tratamenduaren berri emango zaie, eta jarraian, zenbait esperimentu egingo dituzte. Azkenik, irakasleek eurek egindako zenbait froga ikusi ahal izango dituzte. Saioaren erdian, 30 minutuko atsedena egingo da Kimika Fakultateko instalazioak eta ikerketa-laborategiak erakusteko.
Fisika martxan
Geologia martxan
Matematika bizirik
“Matematika bizirik” proiektuaren helburu nagusiena Matematikaren aldeko zaletasuna sustatzea da eta aldiberean adimenaren arintasuna eta arrazonamendu logikoa garatzea.
Jarduera hau matematikak eta problema askatzea gustukoa dauzkaten batxilergoko ikasleentzat bideratuta dago eta ikasleen partaidetza gogotsua sustatuko da.
Saioan zehar eta ikasleen laguntzaz modu praktikoaz gaur egun garrantzi handia daukaten matematikako gai ugari aurkeztuko dira: kriptografia, joku teoria, konbinatoria eta logikazko arrazoibidea, ordenagailuko programa bereziek eskeintzen duten geometriako irudikatzea,… Saioaren atal batean batxilerean garatutako matematikaren ikuspegia eta goi mailako ikasketetan garatutakoaren arteko aldea azalduko da.
OLINPIADA ZIENTIFIKOAK
Olinpiada | Izen-emate-data | Proba teorikoa data | Proba praktikoa data | Lekua |
---|---|---|---|---|
Biologia | Urtarrilaren 17 arte | Urtarrilaren 24an | Otsailaren 7an | ZTF-FCT |
Fisika | Otsailaren 15a arte | Martxoaren 22an | - | ZTF-FCT |
Geologia | Otsailaren 28a arte | Matxoaren 1ean | Martxoaren 1ean | ZTF-FCT |
Matematikak | Urtarrilaren 18a arte |
Urtarrilaren 18an (Sesio1 9.30etan) |
Urtarrilaren 18an (Jarrai. Sesio1 15etan) |
ZTF-FCT |
Kimika | Martxoaren 19a arte | Martxoaren 29an | - | ZTF-FCT |
Biologia (2019ko deialdia)
- Biologiako Olinpiadei buruzko informazioa (pdf, 737 KB)
- Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialari buruzko informazioa (pdf, 377 KB)
- Inskripzio orria (pdf, 89 KB), (docx, 96 KB)
Fisika (2019ko deialdia)
- Fisikako Olinpiadei buruzko informazioa
- Inskripzio orria (pdf, 80 KB), (docx, 30 KB)
Geologia (2019ko deialdia)
- Geologia Olinpiadei buruzko informazioa (pdf, 302 KB)
Kimika (2019ko deialdia)
- Dekanoak Zentruetako Zuzendariei zuzendutako gutuna (pdf, 121 KB)
- Deialdia eta gai zerrenda (pdf, 78 KB)
- Izena emateko orria (doc, 68 KB)
- Lehenengo 6ak.
Matematika (2019ko deialdia)
- Araudi orokorra (pdf, 77 KB)
- Matematikako mintegiburuari bidalitako gutuna (pdf, 143 KB)
- Lehen faserako deialdia (pdf, 82 KB)
- Inskripzio orria (pdf, 93 KB)
Esteka informazio gehigarriarekin: