Maiz egiten diren galderak (FAQ)

ARAUDIA

Non aurki ditzaket nire ikasketei dagozkien araudiak?

ZTF-FCTko Araudia estekan hurrengo araudiak aurki ditzakezu:

  • Graduko eta Lehen eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestioa
  • UPV/EHUko iraunkortasuna
  • Graduko ikasketetarako ZTFko deialdia aurreratzea
  • ZTFko lekualdaketak eta titulazio bikoitzak
  • Ebaluazio berezia
  • Gradu Amaierako Lanak
  • Kanpoko praktikak
  • Kredituen onarpena eta transferentzia

AZTERKETAK

Noiz eta nola eska dezaket deialdia aurreratzea?

Graduko ikasketetan deialdia aurreratzeko ZTFko araudia ikusi.
 

Alda al daiteke azterketa baten data?

Azterketaren data azterketak egiteko ezarritako epearen barnean alda daiteke, betiere irakasleak zein irakasgaian matrikulatuta dauden ikasleak ados badaude.
 

Ikasle bat gaixorik/ospitalean egon bada, ba al dauka azterketa errepikatzeko eskubidea?

UPV/EHUko araudian ez da egoera hori azaltzen eta, hortaz, azterketa partzialetarako edo azken azterketetarako irakasleen borondatearen araberakoa da.

MUGIKORTASUN PROGRAMAK

Non aurki dezaket mugikortasun programei buruzko informazioa?

ZTFIAZan informa zaitezke mugikortasun programen atalean edo zure titulazioko truke akademikoko arduradunarekin.

LEKUALDAKETAK/BALIOZKOTZEAK

Zer datatan egin ohi dira lekualdaketak?

Graduko eta Lehen eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako Araudian edo zentroko idazkaritzan  kontsulta dezakezu.
 

Zer egin behar dut graduz aldatu nahi baldin badut?

ZTF-FCTko graduen arteko lekualdaketa baterako zein zentro edo jakintza adar desberdinen arteko lekualdaketa baterako prozedura Graduko eta Lehen eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako Araudian kontsulta daiteke (7. artikulua).

ZTF-FCTk lekualdaketetarako araudi zehatz bat dauka (Gradu ikasketetan ikasle-sarrerarako ZTF-FCTko araudia, 1.artikulua).
 

Noiz eskatu behar ditut baliozkotzeak?

Baliozkotzeen eskaera irailaren 1etik 15era egiten da.
 

Non ikus dezaket zer irakasgai baliozkotuko dizkidaten?

ZTF-FCTko graduen artean baliozkotu daitezkeen irakasgaiak Zentroko web-orriko Baliozkotzeak izeneko atalean ikus ditzakezu.

Beste titulazioen arteko baliozkotzeetarako, helburu graduko zentroko baliozkotzeen batzordeak irakasgaien programak aztertu behar ditu.

EBALUAZIO BEREZIA

Zer datatan eskatu behar dut ebaluazio berezia?

Irailaren 1etik 5era edo martxoaren 1etik 5era, UPV/EHUko araudiari jarraiki.
 

Zer baldintza bete behar ditut ebaluazio berezia eskatzeko?

Ebaluazio berezia eskatu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea, kredituen % 90 gaindituta izatea, gutxienez hiru deialditara aurkeztu izatea eta deialdietakoren batean gutxienez 3 bat atera izatea.
 

Ebaluazio berezia beti onartzen al da eskatzen denean?

Ebaluazio berezia automatikoki ematen da hurrengo baldintzak betetzen baldin badira:

  • Graduko ikasketak bukatzeko azken irakasgaia izatea
  • Gutxienez 4 aldiz aurkeztu izatea
  • Deialdietakoren batean gutxienez 4 bat atera izatea

Ez badituzu baldintza horiek betetzen, ebaluazio berezia ez da automatikoa eta epaimahai batek eskaera ebaluatuko du.
 

Gainditu al daiteke Gradu Amaierako Lana ebaluazio berezian?

Ez.

PRAKTIKAK

Nork egin ditzake curriculum kanpoko enpresako praktikak?

Beren titulazioko 120 kreditu gainditu duten Graduko ikasleek edo 126 kreditu Grado Bikoitzaren kasuan (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2012/11/1204968a.shtml, 29. artikulua).
 

Egin al ditzaket enpresako curriculum kanpoko praktikak ez banago ezein irakasgaitan matrikulatuta?

Ez, Fakultateko ikaslea izan behar baituzu.
 

Ikasturte honetan matrikulatu naiz, baina otsailean bukatu nituen irakasgai guztiak. Egin al ditzaket enpresetako praktikak bigarren lauhilekoan?

Praktiken lehen egunean zure espedientea oraindik irekita badago bakarrik.
 

Non eta noiz aurki ditzaket praktika hauen eskaintzak?

Urte osoan zehar, udan barne, GAURen, borondatezko praktiketan, enpresek eskainitako praktikak azaltzen dira.
 

Praktikak egin al ditzaket akordio bat lortu dudan enpresa batekin, baina GAURen azaltzen ez dena?

Bai. Kasu horretan ZTFIAZekin harremanetan jarri behar zara zer egin jakiteko.
 

Zenbat ordu irauten du enpresako praktiketako lanegun batek?

Ikasturtean zehar gehienez 6 ordu egunean, eta udan, 7 ordu egunean.
 

Zenbat ordu gehienez sar ditzaket enpresako praktiketan?

Ikasturteko 600 ordu eta graduko 900 ordu.
 

Praktika horiekin hautazko kredituak amortiza ditzaket?

Bai, betiere Graduak hala onartzen badu eta zure graduko ikasketa batzordeak bere oniritzia ematen badu.
 

Har al daitezke oporrak enpresako praktikak egiten diren denboraldian?

Enpresarekin adostutakoaren arabera. Praktikak ez dira lan-kontratu bat, hortaz, ez dute oporrik sortzen.
 

Non aurki dezaket enpresako curriculum kanpoko praktikei buruzko informazio gehiago?

Hurrengo estekan kontsulta dezakezu: Lan-munduratzea.

GRAL

Eperik al dago GRALean otsailean izena emateko?

Zentroak epe bakarra du GRALean izena emateko eta epe hori irailean da.
 

GRALa gradua bukatzeko geratzen zaidan irakasgai bakarra bada, GRALean uztailean matrikulatu behar naiz edo dagokion deialdian defentsa eskatu baino lehen egin behar dut?

GRALa bakarrik geratzen bazaizu gradua amaitzeko, uztailean matrikulatu behar duzu. Bestela ez duzu eskola-asegururik izango.
 

Egin al dezaket GRALa graduko laugarren maila egin aurreko udan?

Bai, betiere momentu horretan zure graduko GRALeko izen-ematearen baldintzak betetzen badituzu.
 

Egin al dezaket GRALa enpresa batean?

Bai, betiere zure graduko ikasketa batzordearen oniritzia baduzu.
 

Egin al dezaket GRALa nire graduan irakaskuntzarik ematen ez duen sail batean?

Bai, betiere zure graduan irakaskuntza ematen duen sail bateko zuzendarikide bat baduzu.

BESTELAKOAK

Nola aurkez dezaket iradokizun, kexa edo erreklamazio bat?

Hiru modu dituzu:

  • Web-orriko iradokizun ontziaren bitartez.
  • Fakultateko sarrera nagusian, zentroko jantokian eta sarrera libreko ordenagailu gelan dauden buzoi fisikoen bitartez.
  • Fakultateko erregistroaren bitartez.

Kasu guztietan dagokion inprimakia bete beharko duzu zure datuekin eta azalpen-testu batekin, eta eskaera nori zuzenduta dagoen adierazi.
 

Non eska ditzaket ikasi dudan graduko irakasgaien programak?

Irakasgaien programak zentroko web-orrian Tituluak atelean daude eskuragarri.
 

Bigarren matrikula aldiaren epean (urtarrila) talde/hizkuntza eta/edo irakasgai aldaketa eska al dezaket?

Ez. Aldaketa horrek matrikula aldatzea suposatzen du, eta zentroak ezarritako epean eskatu behar da (iraila).
 

Zer jarduerengatik amortiza ditzaket kredituak?

Hautazko kredituak amortizatu ditzaketen jarduerak kredituak transferitu eta onartzeko arautegian jasota daude.
 

EGA titulua emango didate nire graduko ikasketak euskaraz egin baditut?

Ez, ez dizute euskarako titulurik emango, baina C1 hizkuntza mailaren baliokidea aintzatetsiko zaizu (https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2012/04/1201701a.pdf).
 

Ikasketa desberdinak aldi berean egitea

ZTF-FCTko graduen artean zein zentro edo jakintza-arlo desberdinen artean ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, prozedura Graduko eta Lehen eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako Araudian kontsulta daiteke (17. artikulua).

ZTF-FCTk arautegi zehatz bat dauka fakultateko gradu desberdinak aldi berean ikasteko. Zehazki, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko graduetarako eta Biokimika eta Biologia Molekularra eta Bioteknologiako graduetarako (Gradu ikasketetan ikasle-sarrerarako ZTF-FCTko araudia, 2. eta 3. artikuluak).