Fakultateko ikerketa taldeak: Fisika

Materialen propietate fisikoak lehen-printzipioetatik

AKRONIMOA

PROMAT

KIDEAK

  • Aitor Bergara Jauregi
  • Jose Maria Pitarke de la Torre
  • Bruno Rousseau
  • Ion Errea Lope
  • Julen Ibañez Azpiroz
  • Ainhoa Suarez Alcubilla

HARREMANETARAKO PERTSONA ETA BERE DATUAK

UNESCO KODEAK

2211

HITZ GAKOAK

  • Gizarterako interesa: Materialen propietate fisikoak, nanoegiturak, supereroankortasuna
  • Zientifikoak: Ab-initio metodoak, erantzun funtzio dinamikoa, gainazalen spin egitura, supereroankortasuna, egitura kristalinoen aurresatea material berrietan

LABURPENA

Gure helburua materialen propietate fisikoen simulazioa eta analisia da, gure lan tresnak lehen-printzipioetako kalkuloak izanik. Gure ikerkuntza taldeak honako arloak jorratzen ditu; propietate elektroniko eta mekanikoekin zerikusia duten gertakari fisikoak, supereroankortasuna, erantzun elektronikoa eta gorputz askoko sistemak, gainazaletako efektu magnetikoak, nanoegiturak etab.

WEB ORRIA

Pitarke taldearen web orria

Klima, meteorologia eta ingurumen taldea

AKRONIMOA

EOLO

KIDEAK

  • Jon Sáenz
  • Agustín Ezcurra
  • Gabriel Ibarra-Berastegi
  • Javier Díaz de Argandoña
  • Iñigo Errasti

HARREMANETARAKO PERTSONA ETA BERE DATUAK

Jon Sáenz
jon.saenz@ehu.es | Tel.: 94 601 2445

UNESCO KODEAK

2502 | 2509 | 3308

HITZ GAKOAK

  • Gizarterako interesa: Klima; Meteorologia; Eguratseko kutsadura.
  • Zientifikoak: Klima; Meteorologia; Eguratseko kutsadura.

LABURPENA

UPV/EHUko EOLO taldeak datu analisirako teknika aurreratuak erabiltzen ditu, datu meteorologikoak aztertzeko, klimaren aldakortasuna edo eguratseko kutsadurean aplikatuz teknika hauek. Eguratseko eredu zenbakikorrak (MM5 eta WRF), bai eta teknika estatistikoen bidezko downscaling-a ere erabili izan ditu aspalditik.

WEB ORRIA

www.ehu.eus/eolo

Konputazio-teoria Materia Kondentsatuaren Fisikan

AKRONIMOA

ComPHy

KIDEAK

  • Asier Eiguren Goienetxea
  • Idoia García de Gurtubay Gálligo
  • María Blanco Rey
  • Peio García Goiricelaya
  • Jon Lafuente Bartolomé
  • Haritz Garai Marin

HARREMANETARAKO PERTSONA ETA BERE DATUAK

Asier Eiguren
asier.eiguren@ehu.eus | Tel.: 94 601 2465

UNESCO KODEAK

2211

HITZ GAKOAK

  • Gizarterako interesa: Energia, supereroankortasuna, materialak.
  • Zientifikoak: Konputazio-metodoak, gorputz askoko teoria, energia txikiko kitzikapenak, elektroi-fonoi elkarrekintza, karga eta spinaren garraioa.

LABURPENA

Gure taldeak gorputz askoko problemetan aplikagarriak diren konputazio-tresna berriak garatzen ditu, egoera solidoaren Fisikaren baitan. Bereziki, energia txikiko kitzikapenen azterketa teorikoa interesatzen zaigu eta kitzikapen horiek duten eragina materialen propietateetan, hala nola, kargaren eta spinaren garraioa.

WEB ORRIA

https://www.ehu.eus/eu/web/computational-many-body-theory/home