Diseño y desarrollo de una plataforma informática para el apoyo a la docencia en el ámbito de la nomenclatura y formulación química

Taldeko kideak

  • Efraím Reyes (Koordinatzailea)
  • Garikoitz Beobide
  • Luisa Carrillo
  • Eider Goikolea
  • Sonia Perez-Yañez
  • Idoia Ruiz de Larramendi
  • Uxue Uria,
  • Jose L. Vicario

 

Laburpena

Proiektu honen bidez erreminta birtual bat eta euskarri inprimatu bat osatu nahi da kimikaren arloan ikasgelaz kanpoko irakaskuntza hobetzeko helburuaz. Honetara, UPV/EHUren hainbat unibertsitate gradutako ikasleek kimikako nomenklatura eta formulazioa hobeto eta errazago ikasiko ahal dituzte, oinarrizko jakintza baita zientziazko goi ikasketetan. Izan ere, zientzietako graduen lehenengo ikastaroko kimika irakasgaien helburu partekatuetako bat da mintzaira kimikoa ezagutu eta erabiltzen jakitea, elementu eta konposatu kimikoen deiturei eta formulazioari dagokienean.

Erreminta honen diseinu eta inplementazioaren bidez ikasleen ikasketarako prozesu autonomoa bizitu nahi da, UPV/EHUren IKD curriculum garapenaren kontzeptuaren barruan. Aplikazio informatiko hau, hiru hizkuntza ofizialetan garatuko da: euskara, gaztelania eta ingelesa, hartara, software informatiko honen helburuko kidegoa zabalago izango delarik. Iturri kode guztiz jatorrizkoa abiapuntu harturik egin nahi den diseinua kontutan hartuz gero, espero da aplikazioa bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikastetxeek erabiltzea, EHAAren barru zein kanpoan.

Proposamen hau, hasiera batean, zazpi titulaziotan abiatuko da (Ingurumen zientziak, Kimika, Ingeniaritza Kimikoa, Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia eta Geologia), guztiak bi ikastegitakoak (Farmazia fakultatea eta Zientzia eta Teknologia fakultatea), bi campusetan kokatuta (Araba eta Bizkaia).

 

Helburuak

Irakaskuntza berrikuntzarako proiektu honetan markatutako helburu nagusia da ikasleen esku jartzea material didaktiko erabilgarri eta kalitatezkoa, nomenklatura eta formulazio kimikoaren ikasketa ez presentzialean ikasleari laguntza eta euskarri sendoa eskainita.

Berrikuntza proiektu honi esker, ikasleak bere ikaskuntzarekiko duen inplikazio aktiboa sustatu nahi da, prozesu independente batean, norbera gidari. Ikasleak libre eta edozein unetan baliatu ahal izango du diseinatutako aplikazioa, erreminta honi moldakortasun handia emanik. Era honetako erreminta birtualak erabiliz gero, hainbat abantailaz probestu ahal da, besteak beste, hauen eramangarritasuna, elkarrekintza eta erabiltzeko erraztasuna, ikasleek ohiko irakaskuntza materiala baino askoz ere erakargarriago deritzotelarik. Halaber, behin erreminta garatuta, hedatu ahal izango da zientzia eta teknologiaren arloko titulazio guztietara. Areago, hezkuntza prozesuaren beste etapetan erabiltzeko ere moldatu ahal izango da, batxilergoko azken ikasturtean esate baterako.

 

Kongresuetarako komunikazioak

  • U. Uria, J. Lopez Díez, E. Goikolea, M.L. Carrillo, S. Pérez-Yáñez, J.L. Vicario, I. Ruiz de Larramendi, G. Beobide, M. Villamañe, E. Reyes, Nueva app de Nomenclatura Química, BIENAL RSEQ 2019.
  • E. Goikolea, U. Uria, S. Pérez-Yáñez, M.L. Carrillo, G. Beobide, J.L. Vicario, I. Ruiz de Larramendi, E. Reyes, Development of a moodle-based platform to aid in the learning process of chemical nomenclature, EDULEARN2019.