Roles de Belbin para constituir equipos de trabajo equilibrados y eficaces en el aprendizaje de ingeniería de procesos químicos via PBL

Taldeko kideak

  • Asier Aranzabal (Koordinatzailea)
  • Maite Artetxe
  • Eva Epelde

 

Laburpena

Hezkuntza berrikuntzarako proiektuak (HBP) Prozesu eta produktuen ingeniaritza irakasgaia du ardatz eta funts, Ingeniaritza Kimikoko gradukoa, non talde eskatzaileak (irakasgaiko irakasleek osatuta) proiektuetan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboaren (PBL) eta Kasuetan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboaren (CBL) metodologia baliatzen duten, irakasgaiari dagozkion gaitasunak lor daitezen. Testuinguru honetan, ikaskuntza taldeak sarri askotan funtzionalitate gutxikoak dira, ikaskuntza esperientzia etsigarriak eraginez. Arrazoiak askotarikoak dira: motibazio, espektatiba edo konpromiso ezberdina, kide menderatzaileak, kide pasiboak eta pasotak, absentismoa eta abar. Ez da nahiko ikasleak taldeka multzokatzea, baizik eta funtsezkoa da errazte on bat izatea, lan dinamika eta talde ikaskuntza bultzatuko badira.

Ingeniaritza ikastaro gehienetan bezala, irakasle bakoitzak 30-60 ikasle izan ohi ditu. Hortaz, ikasleen talde bakoitzak norberaren gidaritzapean eta tutoretzarik gabe ekiten dio proiektuari, beste unibertsitateetan ez bezala (McMaster), bertako PBLko saioetan 8-10 ikasleren taldeak aritzen diren, tutore batekin batera. Ezaugarri honek eskutik dakar ikasleek lan eta ekipoak gestionatzeko gaitasunak baliatu behar izatea, PBLko saio tutoretuetan baino modu autonomoagoan.

Testuinguru honetan, estrategia berri bat eratzeko premia sortu da, ikasleen talde eraginkorrak osatu ahal izateko eta ikaskuntza kooperatiboaren oinarrizko bost osagaiak hobetzearren. Horregatik, proposatzen den proiektuak oinarri du talde orekatuen sortzea, BELBIN-en rolen teoria erabilita.

Belbinek bederatzi portaera (edo ekarpen) ezberdin identifikatu zituen, pertsonek langunean agertzen duten jarreraren inguruan. hiru rol mental (burmuina, monitore ebaluatzailea, espezialista), hiru rol sozial (bitartekoen ikertzaileak, koordinatzailea, kohesionatzailea) eta hiru rol ekintzaile (bultzatzailea, inplementatzailea, bukatzailea) eta deskubritu zuen taldeek, arrakasta lortuko badute, bederatzi rol hauen konbinazio orekatua behar dutela, taldeko osakideen artean. Ikasle bakoitzaren rolak identifikatzerakoan, zeinek bere indar guneak baliatzeko eta nork bere ahultasunak gestionatzeko aukera lortzen da. Informazio pertsonal honi esker, sendotu egiten da ikasle bakoitzaren autokontzeptua, taldeari ekarri ahal dizkion gaitasun naturalak aitortzen baititu. Hau ezinbestekoa da talde lanean elkarren osagarritasuna lortzeko, lehenago lortutako kalifikazio akademikoak zeintzuk izan diren kontutan hartu gabe.

Testuinguru honetan HBP honek helburu hauek ditu:

  • Talde orekatuak osatzeko metodologia eskuratu, BELBIN-en teoriak identifikatutako roletan oinarrituta;
  • Osatutako taldeen funtzionamenduaren jarraipena egiteko irizpide efektiboak inplementatu;
  •  Ikasleen ikaskuntzaren emaitzetan eragindako hobekuntzak ebaluatu eta balioztatu.

Horregatik, proiektuaren atazen barruan, hiru fase planteatzen dira argi eta garbi bereizita: bilaketa bibliografikoa eta bibliografian ezarritako irizpideen analisia; bai taldeak osatzeko nahiz, PBL eta CBL prozesuen dirauten bitartean, taldeen jarraipena egiteko hautatu diren irizpideen inplementazioa; eta lortutako emaitzen analisia eta ebaluazioa.