Historia laburra

Zientzia Fakultateak (gaur egun Zientzia eta Teknologia Fakultatea) 1968. urtean hasi zuen bere ibilbidea Justo Mañas Díaz Doktorea Irakaslearen eskutik. Honek, Hezkuntza eta Zientzi Ministerioak gidatuta, Kimika integratua Fakultatea antolatu behar zuen inauguratu berri zen Bilboko Unibertsitate Autonomoan.
Hasiera batean, garai bateko Nautika Eskolan kokatuta zegoen, Deustuko zubiaren ondoan. Baina 1971-72 ikasturte hasieran, bere gaur egungo kokalekura, Leioako Campusera, eraman zen.

Zentroak hasieratik gehitu zituen ikasketak bere irakaskuntza-eskaintzari, Natur Zientzietako bost adarrak osatu arte, hau da: Biologia, Fisika, Geologia, Matematikak eta Kimika. Horrela, 1968-69 ikasturtea komuna izan zen ikasketa guztientzako, hurrengo mailetan banatu eta zegokion lizentziatura osatu arte. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vasco-ren (EHU/UPV) barnean integratuta zegoela, tituluen eskaintza zabalago bat aurkeztu zuen, non 9 titulazio zientifiko-teknologikoak ikas zitezkeen: Biologia, Biokimika, Ingurumen Zientziak, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematikak eta Kimika.

Gaur egun, Zientzia eta Teknologia Fakultateak Europako Goi-ikasketa Esparrura egokitu ditu bere ikasketak, eta horrela, 9 Gradu eta Gradu Bikoitz 1 bereiztera heldu da:

Ingeniaritza Adarreko Graduak: Ingeniaritza Elektronikoa eta Ingeniaritza Kimikoa.

Zientziak Adarreko Graduak: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Matematikak eta Kimika.

Gainera 2014-15 ikasturtetik Fisikan eta Ingeniaritzan Elektronikoan Gradu Bikoitza eskaintzen da. Biokimika eta Biologia Molekularreko Graduak eta Bioteknologiako Graduak Titulazio Bikoitza eman dezakete.

 Zentroko Graduen eskaintza, Graduondoko Programa Ofizialetan aurkitzen den 12 Masterrekin eta 2 Titulu Bereziekin osatzen da.

Unibertsitateko gune garrantzitsuenen ondoan kokatuta dagoela, adibidez, Liburutegi Nagusiaren ondoan (Dokumentazio eta Erreferentzia saila duena), Kalkulu Zentroaren ondoan, Aula Magnaren ondoan, Errektoretzaren ondoan eta Leioako Campusa osatzen duten gainontzeko Fakultateen ondoan, Zientzia eta Teknologia Fakultateak prestakuntza osoa eta kalitatezkoa bermatzen duen irakaskuntza eta teknologia hornidura eskaintzen die bai bere ikasleei, bai bere ikertzaileei.

Sortu zenetik, Dekano ezberdinek hartu dute Fakultateko norabidearen zuzentza. Kronologikoki:

  1. D. Justo Mañas Díaz (1968-1973)
  2. D. Mariano Mellado Rodríguez (1973-1976)
  3. D. Antonio Bernalte Miralles (1976-1979)
  4. D. José María Amigó Descarrega (1979-1981)
  5. D. José Antonio Madariaga Zamacona (1981-1988)
  6. D. Leonardo Lorente Fernández (1988-1994)
  7. D. Mauel J. Tello León (1994-2000)
  8. D. Juan Ramón González Velasco (2000-2007)
  9. Dña. Esther Domínguez Pédrez (2007-2018)
  10. D. Fernando Plazaola Muguruza (2018-...)