Irakaskuntzaren berrikuntza

ZTF-FCTko Irakaskuntzaren Koordinazio Jardunaldia, 2012ko abenduaren 14a

Jardunaldi honek jarraitutasuna eman dio Graduko Ikasketen Batzordeak eta Sailetako irakasleek orain arte egindako koordinazio lanari. Horrez gain, 9 graduen irakaskuntzan murgilduta dauden pertsonentzako gogoetarako eta elkarrizketarako unea izan da, bereziki ikasleen gaitasunen garapenari begira eta azken horien Graduko Amaierako Lanaren ebaluazioari begira

Gonbidatutako irakasleen irakaskuntza-profil laburra:

Concepció Amat Miralles Doktorea:

1992tik aurrera Farmazia Fakultateko Fisiologia Saileko Irakasle Titularra da Bartzelonako Unibertsitatean. 2000. urtetik aurrera, irakaskuntzaren berrikuntzarako talde bat zuzentzen du, non horren helburu orokorrak ikasleen parte-hartzea sustatzen duten irakaskuntza-jardueren garapena eta ebaluazio jarraitua diren. 2004tik 2012ra Farmazia lizentziatura eta graduko Ikasketaburua izan da. Jarduera honek Farmazia graduaren ezarpenaren koordinazio lana eragin zuen 2009an. Tituluaren arduradun bezala, zeharkako gaitasunak lantzeko hainbat proiektu garatu ditu.

Elena Escubedo Rafa Doktorea:

Bartzelonako Unibertsitateko Farmakologia Katedraduna da. 1987tik gaur egun arte, Unibertsitate horretako Farmazia Fakultatean lan egin du irakasle eta ikertzaile bezala. Aktiboki hartu du parte lehenagoko Farmakodinamika egungo Europako Goi-mailako irakaskuntzara egokitutako Farmakologian bihurtzeko, horren lizentziaturaren markoan, Bartzelonako Unibertsitatean. 1996. urtetik aurrera, irakaskuntzaren berrikuntzarako hainbat proiektuetako partaide izan da. Berriki, Bartzelonako Unibertsitateko Farmazia Graduko "Gradu Amaierako Lana" irakasgaiaren ezarpenean hartu du parte eta horren koordinatzailea da.

JARDUNALDIKO BIDEOAK

"Los Grados en la ZTF-FCT: ¿De dónde venimos, dónde estamos y hacia dónde vamos?" Jose Luis Pizarro eta Olatz Zuloaga (ZTF-FCT)

"Implementación de las competencias transversales en los estudios de grado. Una experiencia" Concepció Amat Miralles (Fac. Farmacia, Univ. de Barcelona)

"Diseño y Evaluación de la Asignatura "Trabajo fin de Grado"- Experiencia en el Grado de Farmacia de la Universidad de Barcelona" Elena Escubedo Rafa