Praktikak enpresetan eta lan-munduratzea

Lan Munduratzeko Laguntza Zerbitzuaren helburua Ikastegiko ikasleak eta tituludunak lan-mundura hurbiltzea da, honako hauen bidez:

  1. Ikasleen praktikak enpresetan (Hezkuntza Lankidetzarako Programak)
  2. FCT/ZTF-arekiko enpresa kolaboratzaileak. 2016/17 ikastaroa
  3. Tituludunen lan-munduratzea
  4. Enpresa eta Berrikuntza teknologikoko Zentroen Aurkezpenerako Jardunaldiak
  5. Kanpoko praktikak egiteagatiko hautazko kredituen amortizazioa
     
    GRADUA GEHIENEZ LOR DAITEZKEEN KREDITUAN
    Biologia 6
    Biokimika eta Biologia Molekularra 6
    Bioteknologia 6
    Fisika 6
    Geologia 0
    Ingeniaritza Elektronikoa 6
    Ingeniaritza Kimikoa 0
    Matematika 0
    KimiKa 6+6 (1)
    Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza 0

    Kreditu bat praktiketan egindako 25 orduko.
    (1) 6 kreditura arte lortu ahal izango dira hezkuntza lankidetzarako hitzarmen ezberdina duen praktika bakoitzeko, betiere ikasleak eginbehar ezberdinak baditu.

Zerbitzu hau Komunikazio eta Gizarte Hedakuntzako Dekanotzaordearen menpe dago eta ZTFIAZ-en bidez (Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ikaslearentzako Arreta Zerbitzua) kudeatzen da. ZTFIAZ Fakultateko hall nagusian kokatuta dago (A3.P1.2 bulegoa).

Lankidetza programak arautzeko arautegiak

UPV/EHUko ikasleen borondatezko praktikak edo hezkuntza lankidetza programak 2012ko urriaren 16an Akademia antolakuntzako errektoreordearen Erabakiaren bidez arautzen dira (2012ko azaroaren 12an EHAAn argitaratua, 218 zk.) eta eranskinak. Programa edo praktika hauek, euren izenak dioen bezala, borondatezkoak dira, hau da, ikasleak bere titulazioa lortzeko ez dira nahitaezkoak, eta euren kudeaketa zuzenean ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxetik eramaten da.

KONTAKTUA

HELBIDEA

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanotza
Euskal Herriko Unibertsitatea
Sarriena auzoa, z.g.
48940 Leioa
Bizkaia, Spain