2019-20 Matrikula

  • Lehen mailako matrikula: 2019ko uztailaren 15etik 26ra (hitzorduaren arabera). Ikasle berriak.
  • Lehen mailatik gorako mailetako matrikula (automatrikula): 2019ko uztailaren 22tik 30era (hitzorduaren arabera). Aurreko ikasturtean Zientzia eta Teknologia Fakultatean matrikulatutako ikasleak.
  • Ikasketak berriro hartu nahi dituzten ikasleen matrikula: 2019ko irailaren 9tik 13ra. Aurreko ikasturtean Zientzia eta Teknologia Fakltatean matrikulatuta ez zeuden ikasleak.
  • Matrikulako irakasgaien aldaketa: 2019ko irailaren 16etik 20ra. (Irakasgaien edota hizkuntzaren aldaketa).
  • Bigarren matrikulaldia: 2020ko urtarrilaren 27tik urtarrilaren 31era.
  • Matrikula baliogabetzea: 2019ko abenduaren 31 arte.
     

MATRIKULA-AUTOMATRIKULA LEHEN MAILATIK GORAKO IKASLEENTZAT ETA LEHEN MAILAKO ERREPIKATZAILEENTZAT 

Automatrikula 2019ko uztailaren 22tik 30era bitartean egingo da, emandako hitzorduaren arabera.

Internet bidez egingo da eta  UPV/EHUtik kanpoko edozein tokitatik egin ahalko da GAUR aplikazioaren bidez.

Ikastegiko erabilera libreko Informatika Gelan ere erabili ahalko da, baina bertan EZ da laguntza emateko langilerik izango eta EZ da inprimatuko matrikularen frogagiria. Sistemak frogagiria bidaliko du ikaslearen helbide elektroniko instituzionalera.

Matrikula egiteko egun eta orduaren jakinarazpen ofiziala 2019ko uztailaren 16an argitaratuko da unibertsitatearen web gunean.
 

MATRIKULATUTAKO IRAKASGAIAK ALDATZEKO

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 16tik 20ra

Eskaera egiteko orria  bete eta sinatu ondoren, idazkaritzan aurkeztu edo helbide honetara bidaliko da: ztf.zentru-idaz@ehu.eus

Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako eskaririk.