Larrialdi plana

Larrialdi eta ebakuazio kasuetan nola jardun

Zure segurtasunerako eta behin-behineko larrialdiak aurreikusteko, arren, kontuan hartu gomendio hauek:

  • Eraikina utzi alerta seinalea entzuterakoan.
  • Ebakuazio arduradunen argibideei jaramon egin.
  • Ebakuazio edo larrialdi irteera hurbilenera jo.
  • Biltokira joan (Zientzia eta Teknologia Fakultateko sarrera nagusiaren pareko plazara).
  • Lasaitasuna mantendu, ez korri egin.
  • Zerbait ahaztu baduzu, ez bueltatu horren bila.
  • Igogailurik ez erabili.
  • Seinaleetan erreparatu.
  • Ez hartu premiazkoa ez den arriskurik.

Babes pertsonalerako taldeak: organigrama

  • Babes pertsonalerako batzordea
    • Larrialdi zuzendaria
      • Kontrol zentroa
      • Lehenengo eskuhartzeko taldea
      • Ebakuazioaren arduradunak

Babes Pertsonalerako Batzordea

  • Dekanoa: Fernando Plazaola
  • Administratzailea: Maike Adame
  • Azpiegituretako, Prebentzioko eta Segurtasuneko Dekanordea: Mª Teresa Serrano
  • Ekonomiako eta Giza Baliabideetako Dekanordea: Gabriel A. López

Funtzioak ohiko jardueran:

  • Larrialdi Planaren segimendua eta eguneraketa egitea.
  • Lehenengo Esku hartzeko Taldearen parte hartzaileak izendatzea.
  • Kontrol Zentroaren kokapena zehaztea.
  • "Guneko burua"-ren lokalak zehaztea.
  • Langileei dagokion guneko ebakuazio eta alarma arduradun bezala beren izendatzea komunikatzea.
  • Suaren kontrako sistemaren osagaien erabilera desegokiaren aurkako neurriak proposatzea.
  • Segurtasun fitxak Zentroko ezaugarrien arabera egokitzea.

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Larrialdi Zuzendariarekin kolaboratu.

Larrialdi Zuzendaria: Dekanoa

Funtzioak ohiko kasuetan:

  • Langileria antolatu eta beren prestakuntza bultzatu.
  • Segurtasun sistemen eta ekipamenduen mantentzea segurtatzea.
  • Simulazioen prestaketan eta burutzean esku hartzea.

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Gertakari/Istripuaren tokira joatea.
  • Lehenengo Esku hartze Taldearen jokaera koordinatzea.
  • Ebakuazioa behar denean agintzea.
  • Larrialdi Zerbitzuen esku hartzea eskatzea.
  • Autoritateei eta komunikabideei informatzea.

Kontrol Zentroa

  • Larrialdi kasuetan eragiketa guztiak koordinatzeko Babes Pertsonalerako Batzordeak zehaztutako lokala.
  • Atezaintzan kokatuta. Tel. 94 601 5490

Lehenengo eskuhartze taldea

Funtzioak ohiko kasuetan:

  • Larrialdi Zuzendariari laguntzea.
  • Arauak eta segurtasun ekipamenduak errespetatuak izatea saiatzea.
  • Ebakuazio bideen, seinaleen eta larrialdi irteera guztien mantentzea ziurtatzea.
  • Zentroko segurtasunarentzako kaltegarria izan daitezkeen gertakariez ohartaraztea.

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Gertakari/Istripuaren tokira joatea.
  • Egoera pertsonentzako arrisku larria suposatzen ez duen bitartean, ahal den neurrian konpontzen saiatzea:
    • Itzaltze ekipamenduekin jardutea
    • Gunea sokaz inguratzea
    • Behar duten pertsonei laguntza ematea

Estekak:

Ebakuazio eta alarma arduradunak

  • Irakaskuntza lokaletan, larrialdi kasuan, ebakuazioa eta alarma irakasleriaren ardura izango da.
  • Ikerkuntza laborategietan Sailek izendatuko dituzte arlo bakoitzeko arduradunak.
  • Babes Pertsonalerako Batzordeak zehaztuko ditu ebakuazio guneak eta "guneko buruak" diren lokalak.
  • "Guneko buru" batean dagoen irakasleak guneko ebakuazio osoa bermatu beharko du.

Funtzioak larrialdi kasuetan:

  • Kontrol Zentroari alarma ematea larrialdia beren gunean sortzen bada.
  • Gunea ebakuatzea eta bertan dauden pertsonak Elkargunera eramatea.
  • Taldea zenbatzea eta Larrialdi Zuzendariari falta diren pertsonaz ohartaraztea.
  • Zauritutako pertsonak zaintzea osasun zerbitzuak iritsi arte.

Posizio-planoa eta ebakuazio-bideak

ZTF-FCTko ebakuazio bideen planoa
ZTF-FCTko ebakuazio bideen planoa

A eraikina

  • Irteera: Via Apiara.
  • Elkargunea: Mikel Laboa Plaza.

B1 eraikina

  • Irteera: Via Juliara.
  • Elkargunea: Errektoretza aurreko lorategia.

B2tik B6rako eraikinak

  • Irteera: Via Apiara.
  • Elkargunea: Mikel Laboa Plaza.
Ikasgelak Irakaskuntza Laborategiak
0.15-0.18 0.26-0.29
0.20-0.22 0.33
2.14-2.16  
  • Irteera: Via Juliara.
  • Elkargunea: Errektoretza aurreko lorategia.
Ikasgelak Irakaskuntza Laborategiak
0.19S-0.20S 0.30-0.32
0.23-0.27 0.38-0.50
1.1-1.12 1.1-1.18
2.1-2.13  

CD eta E eraikinak

  • Irteera: Via Juliara.
  • Elkargunea: Errektoretza aurreko lorategia.

F eraikina

  • Irteera: Hegoaldeko Bidera.
  • Elkargunea: Urtegira doan eskailera.
     

Goiburuko lokaletan daudenek larrialdietarako irteera bidean dauden lokal guztien ebakuazioa gainbegiratuko dute.