Administrazioko langileentzako eta irakasle ez diren langileentzako AZP-ERASMUS mugikortasun-programa

Jarduera hau langileak prestatzeko helburuan sartzen da. Bi mugikortasun mota daude:

  • Goi-mailako irakaskuntza-erakunde bateko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala (AZP) goi-mailako beste irakaskuntza-erakunde batera mugitzea: helburua erakunde-kidearen esperientzietatik eta praktika egokietatik ikastea eta beren egungo lanpostuak eskatzen dituen gaitasunak hobetzea da. Jarduera nagusia erakunde-kidean egonaldi labur bat egitean datza. Hainbat modutan izenda daiteke: zerbitzu-mandatu laburrak, profesionalen behaketa, ikasketa-bisitak, etab.
  • Goi-mailako irakaskuntza-erakunde bateko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala enpresa batera mugitzea. Helburua onuradunek ezagutzak eta trebeziak ikastea eta gaitasun praktikoak eskuratzea da. Jarduerak era askotakoak izan daitezke: mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta biltzarrak, prestakuntza praktikoko denboraldiak, zerbitzu-mandatu laburrak, etab.

Bi kasuetan, Erasmus bekaren onuradunak hautatzea jatorrizko goi-mailako irakaskuntza erakundeari dagokio.